Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko apirilak 22Bilboko Campusa

Deustuk Europar Batasunaren eta Asiaren arteko sinergiei buruz hitz egingo du, erronka globalen inguruan

Deustuko Unibertsitateak Nazioarteko Konferentzia bat egingo du hilaren 22an eta 23an (online zoom bidez), Europar Batasunaren eta Asia-Pazifikoaren arteko erronka globalen inguruan egon daitezkeen sinergiei buruz hitz egiteko. "European Union-Asia Pacific Dialogue: Promoting European integration and mutual knowledge across continents" (EUNAP). Jardunaldia Deustuko Zuzenbide Fakultateak koordinatutako Jean Monnet Network proiektuaren jardueren esparruan antolatu da.

Lehenengo saioan, unibertsitate bazkideetan proiektuaren koordinatzaileak izango dira hizlari. Hauek dira bazkideak: Canterburyko Unibertsitatea (Zeelanda Berria), Toyoko Unibertsitatea (Japonia), Wuhango Unibertsitatea (Txina), Lum Giuseppe Degennaro Unibertsitatea (Italia) eta Deustuko Unibertsitatea. Bigarren jardunaldian, eskualdeen arteko gai horiek lantzen dituzten doktoregaiek eta ikertzaile gazteek komunikazioak aurkeztuko dituzte.

Ekitaldiaren programa osoa esteka honetan eskura daiteke: https://www.eunap-deusto.es /

Erregistroa doan hemen.