Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2022ko uztailak 14Bilboko Campusa

Deustok saskibaloi egokituko bideo jokoa garatu du, errealitate birtualaren bidez dibertsitate funtzionala dutenekin enpatizatzeko

Gurpil-aulkian bizitzeak zer dakarren lehen pertsonan esperimentatzea, aniztasun funtzionala duten pertsonekin enpatizatzeko, horixe da Revierte programaren helburua, ibili ezin direnen lekuan jartzen zaituen saskibaloiko lehen bideo-joko egokituarena. Neuro e-Motion taldeko Imanol Ceberio ikertzaileak garatu du BSR-RV jokoa, David Ramosekin batera, eta, errealitate birtualeko betaurreko batzuen bidez, haurrei mugikortasun arazoak dituztenen mugak edo oztopoak ezagutzen laguntzen die.

Jolas horrek dibertsitate funtzionalik ez duten pertsonen jarrera kognitiboak, afektiboak eta jokabidezkoak hobetzen ditu. Ildo horretan, programak aldaketa garrantzitsua ekarri du hezkuntza komunitatean teknologia berrien eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen inklusioaren  arteko fusioari buruzko ikuspegian. Abian jartzeko, honako erakunde hauek izan dira laguntzaileak: Bidaideak erakunde antolatzailea, Batz Zamudio finantza-euskarriarekin, Vital Zuzenak Fundazioa eta Deustuko Unibertsitateko InmersiveLab-eko laborategia bere euskarri teknikoarekin, eta Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiak, errealitate birtualeko 15 betaurreko eman baitituzte.

Tresnaren lehen fasea, Bizkaiko (Urdaneta, Escolapios eta San Vicente de Paúl) eta Arabako (Umandi Ikastola, San Viator Ikastetxea eta Niño Jesús Ikastetxea) sei ikastetxetako 8 eta 12 urte bitarteko 600 ikasle inguruk probatu dute eta Gipuzkoako ikastetxeetan egingo da bigarren fasean. Horrela, aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusiorako beharrari erantzungo zaio autonomia-mailan.

 Jokoari buruzko bideoa.