Mahaiko jokoek, oso gutxirekin, zailak diren gauzak lortzen dituzte. Jokoei esker, errazagoa da adin desberdinetako pertsonak mahai baten inguruan elkartzea denbora-tarte dibertigarria pasatzeko; une batez ahaztea presak, pantailak, betebeharrak eta zereginak; gure irudimena erabiltzea pirata, astronauta, gozogile edo gerlari bihurtzeko...
Horixe da "Jolasean: jugando en familia" jardunaldiaren helburua, datorren larunbatean, maiatzak 14, izango da, 10:00etatik 14:00etara, Deustuko Unibertsitateko Bilboko campuseko Paraninfo ondoko klaustroan.
Deustuko Unibertsitateak eta Ludiak antolatuta, Galuk familia-elkarte ludikoarekin lankidetzan, jardunaldi hau larunbat goiz batez baliatuko da mahai-jokoen onura guztiak bertatik bertara ezagutu eta jolasteko. Gainera, zientzian emakumeei ikusgarritasuna emateko unibertsitateak abiarazitako Nobel Run mahai-jokoa probatu ahal izango da.
Edukiera mugatua. Parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da izena ematea, inprimaki hau betez: