Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko ekainak 08Donostiako Campusa

Deusto Business Schoolek enpresak aldaketa teknologikoaren azelerazioak baldintzatutako ingurunera nola egokitu behar duten aztertzeko jardunaldia antolatu du

Gure enpresen negozio ereduak moldatzen ari dira, aldaketa teknologikoaren azelerazioak baldintzatzen duen ingurunera egokitzeko. Erakundeek balioa nola sortzen duten eta langileekiko harremana nola bideratzen duten aldatzen ari da. Gainera, bezeroari gero eta parte hartze handiagoa eskatzen zaio, erabakiak arinago hartzea eta etengabe berritzen aritzea. Baina, horrek guztiak nola eragiten dio zuzentzeko eta kudeatzeko moduari? Eragin bera al du enpresa handietan, ertainetan eta txikietan?

Galdera honi eta beste batzuei erantzuteko asmoz, Deusto Business Schoolek hitzaldi bat antolatu du: ¿Es una opción ser pequeño en la era digital? El Capital Riesgo y la Pyme, Pedro Muñoz-Baroja, Easo Ventures S.C.R. erakundeko zuzendari nagusiaren eskutik. Easo Ventures EAEko arrisku kapitaleko sozietate pribatu bat da, hazkunde proiektu argi bat duten pertsonei eta enpresei lagundu nahi diena, inbertsioa, aholkularitza eta esperientzia eskainiz.

Eguna: 2021eko ekainaren 8a, asteartea
Ordua: 09:00-10:00
Tokia: Aranzadi eraikina, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa (aforo mugatua).

Ekitaldia streaming bidez ere jarraitu ahal izango da.

Informazio gehiago eta izen ematea

Natalia Vélez de Mendizábal
Helbide elektronikoa: nvelez@deusto.es
Tel: 943 326 460