Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko abenduak 01Bilboko Campusa, Donostiako Campusa

Deustuko Unibertsitatean, nazioarteko topaketa egingo da, krisian dagoen komunikazio berriaren erronkei buruz hausnartzeko

Deustuko Unibertsitateak nazioarteko topaketa egingo du abenduaren 1ean eta 2an Bilboko eta Donostiako campusetan, eta hainbat unibertsitatetako ikertzaileak bilduko dira, krisian dagoen komunikazio berriaren erronkei buruz hausnartzeko. "Komunikazioa krisian: komunikatuz eraldatu, eraldatuz komunikatu" izenburupean, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak eta Deustuko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Institutuak antolatutako jardunaldiak dira eta hainbat gai sakonduko dituzte bi ardatzen bidez: "Komunikazioa eta politika" eta "komunikazioa eta eraldaketa sozialak". Zehazki, honako gai hauek jorratuko dira, besteak beste: "Egia ondoko garaiak eta diskurtso dogmatikoak", "Diskurtso politikoak krisi garaian", "Erresistentzia antifeministak", "Covid-19 datuen komunikazioa euskal prentsan", "Komunikazio instituzionala kontsumo jasangarriaren legitimazio kulturalerako tresna gisa", "Nazioarteko agenda politikoko gaiak pandemiaren astekarietan", "Covid-19aren eragina Fundraisingean”

Jardunaldi horietan, hainbat eztabaida saio ere izango dira, eta Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzaileek eta estatuko eta nazioarteko beste aditu batzuek parte hartuko dute, besteak beste: Karen Sanders, St Mary 's Universityko irakasle eta ikertzailea, inaugurazio-hitzaldia eskainiko duena: "Creating communicating organizations in turbulent times" eta Javier Errok, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileak, "Comunicar para transformar desde la contracultura de la solidaridad” hitzaldia eskainiko du.

Aldaketa teknologiko, ekonomiko, politiko eta soziokulturalak direla eta, hainbat garaitan gure komunikatzeko modua aldatu behar izan dugu. Komunikazioa eraldaketaren parte izan da; izan ere, komunikazio-prozesuek aldaketa ekar dezakete eta, era berean, aldaketa horiek pertsonengana hurbildu. Jardunaldi hauetan gauzatzen ari diren aldaketez eta krisian dagoen komunikazioaren erronka berriez mintzatuko dira.

 

Informazio gehiago eta programa