Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko urriak 14Bilboko Campusa

Hitzaren aldeko I. Jardunaldiak egin ditu Zuzenbide Fakultateak

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak, Magistraturaren Elkarte Profesionalak (APM), Bizkaiko Abokatuen Elkargoak eta Eusko Jaurlaritzako Abokatuen Elkarteak Hitzaren aldeko Jardunaldi Juridikoak egin zituzten urriaren 14an eta 15ean, Deustuko Unibertsitatearen eta Magistraturako Fundazioaren arteko hitzarmenaren esparruan.

Jardunaldien helburua hainbat gai aztertzea izan zen, hala nola monarkia parlamentarioa eta zuzenbide estatua, pandemiaren ondoriozko ondare erantzukizuna, justizia auzitegi nagusiek alarma egoeran jarraitutako irizpideak edo oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak, bereziki aipatuz administrazio zehapenak, pandemiaren garaian, beste batzuk ahaztu gabe, hala nola jurisdikzio penalak pandemian emandako erantzuna edo nagusitasun posizioko abusu kasuak.

Hizlari nagusien artean izan ziren Emilio Lamo de Espinosa, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiko magistratua eta APMren Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Ataleko presidenteordea; Rafael Toledano Cantero, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salako magistratua; Cesar Tolosa, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salako presidentea; eta Luis Ángel Garrido, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako presidentea.

Ostegunean, urriaren 14an, Deustuko Unibertsitateko Garate Aretoan egin zen jardunaldia, eta ostiralean, urriaren 15ean, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko ekitaldi aretoan.

Jardunaldien egitaraua ...

 

14/10/2021 - 15/10/2021 - I. Jornadas Jurídicas por la palabra