Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko urriak 19Bilboko Campusa

Deusto Business Alumniren hitzaldi solasaldia Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari ordezkariarekin, trantsizio energetikoari buruz

Deusto Business Alumniren hitzaldi solasaldia Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari ordezkariarekin, trantsizio energetikoari buruz

Deusto Business Alumnik, Deloitterekin elkarlanean, "Trantsizio energetikoa: lehiakorra, bidezkoa eta gaitasun teknologiko eta industrialetan oinarritua" gaiari buruzko hitzaldi-solasaldia egin zuen urriaren 19an Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuarekin. Ekitaldia Euskalduna Jauregian egin zen, online eta aurrez aurreko formatuan, eta parte hartzaileen artean izan ziren Agustín Garmendia Deusto Business Alumniko presidentea, Pablo Múgica Deloitte Zona Norteko bazkide zuzendaria eta Alvaro de la Rica Deusto Business Schooleko dekanoa, moderatzaile aritu zena.

Hitzaldian, energia sektorearentzat eta gizarte osoarentzat klima aldaketak dakarren erronkaz eta aurre egiteko beharrezko eraldaketaz mintzatu zen Imaz. Erronka hori handia denez, beharrezkoa da eskura dauden teknologia guztiak batera erabiltzea, eta eraldaketa horri neutraltasun teknologikoaren printzipiotik heldu behar zaio.
Topaketan eskuragarri dauden ibilbide teknologikoak ere aztertu ziren, datozen urteetan horien garapena ikusten baita, baita Repsolen ibilbide-orri klimatikoa ere.

Azkenik, trantsizio energetiko hori gure gaitasun teknologiko eta industrialetan oinarrituta egoteko beharra azpimarratu zuen, industriak gure herrialdeko garapen ekonomiko, sozial, enplegu eta berrikuntzarako horrek duen garrantzia kontuan hartuta.

 

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago.

Conferencia Coloquio con Josu Jon Imaz, consejero delegado de Repsol