Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko irailak 09Donostiako Campusa

Zaurgarritasun eta gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonekin Esku Hartzeko Masterraren III. edizioa hasi da

Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundien eta SiiS (Eguía-Careaga Fundazioa) Fundazioaren laguntzarekin antolatutako Gizarte-bazterkeria eta ahulezia Egoeran dauden Pertsonekin Esku Hartzeko Masterraren hirugarren edizioa joan den irailaren 9an hasi zen, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean.

Irekiera ekitaldian honako hauek hartu zuten parte: Joseba Zalakain, SiiS fundazioko zuzendaria (Eguía-Careaga Fundazioa); Belen Larrion, Gipuzkoako Foru Aldundiko Haurren Babeserako eta Gizarteratzeko zuzendaria; Teresa Laespada, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko diputatua; Ane Ferrán, Donostiako campuseko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanordea; Maite Peña, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte politiketako diputatua eta Felix Arrieta, masterreko zuzendaria.

Hainbat diziplinatako profesionalak trebatzera bideratuta dago, zaurgarritasunaren eta gizarte-bazterkeriaren aurkako borrokaren esparruan esku hartzeko. Masterra Gizarte Lanean, Soziologian, Psikologian, Psikopedagogian, Pedagogian, Gizarte Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Zuzenbidean, Kriminologian, Antropologian, Erizaintzan eta gizarte-bazterkeriaren esparruan lan egiten duten profesionalei zuzenduta dago, horri buruzko ezagutzan sakontzeko helburuarekin.
Derrigorrezko praktikekin eta aurrez aurreko modalitatean (irailetik uztailera), masterrak honako erakunde laguntzaile hauek ditu: eskualdeko garapen-agentziak, Agintzari, AGIPAD, APTES, udalak (gizarte- eta enplegu-zerbitzuak), Caritas, Gurutze Gorria, Gipuzkoako Foru Aldundia, EAPN, Emaus, LoiolaEtxea, Sartu-Erroak eta SiiS.