Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko irailak 10Donostiako Campusa

Gizartean Kalteberatasun eta Bazterketa Egoeran dauden Pertsonen artean Esku Hartzeko Unibertsitate Masterra

Unibertsitateko Gizarte Lan eta Soziologia Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta SiiS (Eguía-Careaga Fundazioa) fundazioaren laguntzarekin, Kalteberatasun eta Gizarte Bazterkeria Egoeran dauden Pertsonekin Esku Hartzeko Masterraren bigarren edizioa hasi zuen, irailaren 10ean, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean. Irekiera ekitaldian hauek izan ziren parte hartzaileak: Joseba Zalakain SiiS (Eguía-Careaga Fundazioa) Fundazioko zuzendaria, inaugurazio hitzaldia egin zuena; Maite Peña, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako diputatua; Eduardo Javier Ruiz Vieytez, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoa, eta Felix Arrieta, masterreko zuzendaria.

Hainbat diziplinatako profesionalen prestakuntzara bideratuta dago, ahultasunaren eta gizarte bazterketaren aurkako borrokan esku hartzeko. Masterra Gizarte Langintzan, Soziologian, Psikologian, Psikopedagogian, Pedagogian, Gizarte Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Zuzenbidean, Kriminologian, Antropologian, Erizaintzan … aldez aurreko prestakuntza duten pertsonei eta gizarte bazterketaren arloan lan egiten duten profesionalei zuzenduta dago, ezagutzan sakontzeko helburuarekin. Derrigorrezko praktikekin eta modalitate presentzialean (irailetik uztailera), masterrak erakunde laguntzaile hauek ditu: bertako garapen agentziak, Agintzari, AGIPAD, APTES, udalak (gizarte- eta enplegu-zerbitzuak), Caritas, Gurutze Gorria, Gipuzkoako Foru Aldundia, EAPN, Emaus, LoiolaEtxea, Sartu-Erroak eta SiiS

 

10/09/2020 - Comienza la II edición del Máster en Intervención con Personas en situación de Vulnerabilidad y Exclusión Social