Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko uztailak 16Bilboko Campusa

Kolonbiak bat egin du Deustuko Unibertsitateko emakume teknologoaren sariaren nazioarteko edizioarekin

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak Ada Byron sariaren Kolonbiako lehen edizioa aurkeztu du. Sari horren helburua da emakumeak Zientziaren eta Teknologiaren arloan egiten duen lana ikusaraztea eta I+G arloan emakumeen bokazioak sustatzea. Kolonbia da sari hori ezarri den laugarren herrialdea.

Deustuko Unibertsitateak nazioartekotzearen atala ireki zuen 2019an, saria Mexikon emanez; 2020an Argentinara iritsi zen eta 2021ean Uruguain aurkeztu zen. Orain Kolonbiari dagokio, Bogotako Pontifica Javeriana Unibertsitatearen laguntzari esker. Unibertsitate hau Jesusen Lagundiak sortu eta zuzendu zuen. Bertan, 21.000 ikasle baino gehiagori ematen zaie eskola, 2.300 irakasle baino gehiago ditu eta 47 karrera egiten dira eta nazioartekotzerako 70 hitzarmen ditu.

Ada Byron Kolonbia saria jasotzeko hautagaiek Kolonbiako nazionalitatea izan behar dute, ingeniaritza edo teknologiako goi-mailako unibertsitate-titulua izan behar dute eta/edo beren ibilbide profesionala esparru teknologikoetan garatu behar dute. Hautagaitzak aztertu ondoren, epaimahai batek eta batzorde zientifiko batek aukeratuko dute irabazlea. Batzordea herrialdeko ingeniaritza eta teknologia arloko ordezkaritza gorenak osatuko du. Irabazleak 3.000 €-ko zuzkidura ekonomikoa jasoko du sari gisa.

Hautagaitzak aurkezteko epea uztailaren 16an irekiko da Kolonbian, eta irailaren 16an itxi. Ondoren, Batzorde Zientifiko Teknikoak hautagaitzak aztertuko ditu. Saria azaroaren 11n emango da Calin.

Aurkezpen birtualeko ekitaldian, Bogotan, Deustuko Unibertsitateko ordezkari gisa, José María Guibert errektoreak eta Cristina Giménez Elorriaga Ingeniaritza Fakultateko Unibertsitatea-Enpresa Harremanen arduradunak parte hartu dute. Kolonbiako ordezkarien artean izan dira, besteak beste, Lope Hugo Barrero Solano (Javeriana Bogota Ingeniaritzako dekanoa), Camilo Rocha (Javeriana Cali-ko Ingeniaritza eta Zientzia dekanoa), Gladis Alvarado (Javeriana Unibertsitateko lehen emakume ingeniaria) eta María Alicia de los Ángeles Guzmán Puente (Ada Byron Mexiko 2019 Saria).

Sariari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:

http://ingenieria.deusto.es/cs/Satellite/ingenieria/es/ada-byron

https://www.javeriana.edu.co/premio-ada-byron/