Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Zertarako lagundu

Inor ez dadila atzean geratu krisiagatik

Zure dohaintzak aurrera egiten jarraitzeko modua ematen digu. Gure helburua hauxe da: talentudun ikasleei etorkizunerako aukerak ematea, aukera ugaritasuna bermatzea eta gizarte dimentsioa duten proiektu estrategikoak babestea eta gizarte bidezkoagoa eta gizatiarragoa lortzen laguntzea. Ez da berria, aurrerakuntzaren aldeko apustu hori urteetan ikusi da islatuta, Deusturen eta beste erakunde publiko eta pribatuen arteko hitzarmenak sinatzean (instituzioak, enpresak, fundazioak eta elkarteak). Den-denei, ESKERRIK ASKO berriro ere.

COVID-19aren pandemiak eragin duen egoerak aparteko neurriak eskatzen ditu, krisiaren eragin ekonomikoak jasan dituzten familia askori laguntzeko. Deustuko Unibertsitateak berariazko funts bat sortu du beka kopurua zabaltzeko eta zailtasun ekonomikoak jakinarazten dizkiguten ikasleentzako beketarako kopurua gehitzeko.
 

COVID-19 bekak

Helburua: 1.250.000€ lortzea

Helburua da 1,25 milioi eurotara heltzeko. Horietatik, 750.000 euro Unibertsitateak jarriko ditu.

500 ikasle gehiagori laguntzea

Helburua Beken Funtsa %50ean handitzea da 500 ikasle gehiagori laguntzeko

2019-20 ikasturtea