Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Lagundu orain

Ekarpenen % 100 bideratuko dira Deustuko COVID-19 beken funtsera

 

 

Deustuko Unibertsitateari laguntzea oso erraza da.

Zure dohaintzari esker, krisi honen ondorio ekonomikoen eragina izan duten familia eta ikasle askori lagundu ahal izango diegu.
 

Ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu:

  • Kreditu edo debitu txartel bidez. Lagundu
  • Paypal. Lagundu
  • Transferentzia.
    • Transferentzia egin dezakezu ondorengo kontu zenbakira, “Deustuko COVID-19 beken funtsa” kontzeptua ipinita:
    • ES49 0182 1290 3600 1652 1104
    • Idatzi kode hau 8371
    • Titularra: Deustuko Unibertsitatea
    • Zure dohaintza deduzitu nahi baduzu, ezinbestekoa da zure datuak bidaltzea (izena, NAN eta helbidea) donaciones@deusto.es helbide elektronikora edo 944 139 351 telefonora.
  • Txekea.
    • Bete ezazu zure txekea "Deustuko Unibertsitatea"ren izenean eta ondorengo helbidera bidali:
    • Deusto Alumni bulegoa
      Mendeurreneko eraikina
      Unibertsitateen etorbidea, 24
      48007 - Bilbao - Bizkaia
  • Zure dohaintza deduzitu nahi baduzu, ezinbestekoa da zure datuak bidaltzea (izena, NAN eta helbidea),
  • Telefonoz.
    • Telefonoz egin nahi baduzu dohaintza, erraz eta arin, deitu 944 139 351 telefonora edo bidali harremanetarako datuak helbide elektroniko honetara: donaciones@deusto.esAdierazi noiz deitzea nahi duzun eta zurekin harremanetan jarriko gara izapidea egiteko.

 

Zerga hobariak

 

 

Zure ekarpenak zerga hobaria du. Deustuko Unibertsitateari ematen diozun laguntzak zerga hobariak ditu; hala dago jasota 49/2002 Legean eta 27/2014 Legean. Pertsonek eta enpresek dohaintzak deduzitzeko eskubidea dute Errenta aitorpenean eta/edo Sozietateen Zergan. Dohaintza egindakoan, dohaintza egin izanaren zerga-ziurtagiria jasoko duzu zeuk adierazi diguzun posta elektronikoaren bidez.

 

Adibidez: Bizkaian bizi bazara eta 150 euroko dohaintza egiten baduzu, % 45 desgrabatu ahal izango duzu (67,5 euro). Hortaz, kostua 82,5 eurokoa izango da zuretzat, hurrengo urteko errenta aitorpenean berreskuratuko baitituzu 67,5 euro zerga-aringarriak.
 

Partikularrak (PFEZ)
Sozietateen gaineko zerga (SZ)

Araubide erkidea [informazio +] 


Bizkaia [informazio +]


Araba eta Gipuzkoa [informazio +]


Nafarroa [informazio +]

Araubide erkidea [informazio +]


Bizkaia [informazio +]


Araba eta Gipuzkoa [informazio +]


Nafarroa [informazio +]
Deskargatu pdf formatoan
 

Unibertsitatearekin lankidetzan aritzeko beste modu batzuk

Proiektu zehatzekin lankidetza hitzarmen bat babestuz edo ezarriz.
Deustuko Unibertsitatea onuradun gisa sartzea testamentuan.
Baliozko objektu bat emanez. Garrantzitsua da gurekin harremanetan jartzea kudeaketa egiteko.