Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko martxoak 19Donostiako Campusa

Xabi Alonsok eta Maialen Chourrautek hartuko dute parte DeustoForum Gipuzkoaren “Begiradak” zikloan

Astelehenean, martxoak 19, “Begiradak” zikloaren laugarren saioa izango da Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, DeustoForum Gipuzkoak antolatuta, gizartearen eta unibertsitateko bizitzaren arteko topagune eta elkarreragineko ekimenaren baitan. Joan den martxoaren 6ko saioan Mª del Mar Magallonek eta Jose Ignacio Munillak parte hartu ondoren, orain Xabi Alonso eta Maialen Chourraut hurbilduko dira, beren begiradatik, XXI. mendeko gizartearen erronken eta kirolaren etorkizunaren inguruko gogoeta egitera. Xabi Alonso (Tolosa, 1981) futbolari ohia da eta Europako eta munduko txapelduna izan zen; Maialen Chourratu (Lasarte-Oria, 1983) piraguista da, Olinpiar Jokoetan txapelduna da Espainiako Kirol Sariduna 2016an.

Felix Arrieta politologo eta irakasleak koordinatu eta gainbegiratuta, zikloak pertsona ezagunak elkartuko ditu, norberaren begiradak, irekiak, askotarikoak, kritikoak, lasaiak, garbiak, sakonak, inklusiboak, proposamenezkoak, eraldatzaileak, kezkatuak, jakin-minezkoak, ilusio handikoak, itxaropentsuak, orijinalak, sortzaileak, heterodoxoak, lotsarik gabeak, inkonformistak, ausartak, galdegileak, konplizeak, enpatikoak, ulerkorrak, arduratsuak, konpromiso handikoak, elkartasunezkoak... eskainiz, gaur-gaurko gaien inguruan beren analisia eta gogoeta egiteko.

Eguna: martxoak 19, astelehena.
Ordua: 09:30ean.
Tokia: Loiola Centrum, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusa.

DeustoForum Gipuzkoa

DeustoForum Gipuzkoaren helburua da DeustoForumeko eztabaidak eta gogoetak Gipuzkoako lurraldera ekartzera. Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusak sustatu du ekimena, baina lurraldeko Tokiko Plataforma Apostolikoko beste erakunde batzuekin batera lan eginda. Felix Arrieta Frutos politologo eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea da Forumaren koordinatzaile eta gainbegiratzea. Horrela, gizarte zibilaren eta unibertsitate bizitzaren arteko elkarrekintzarako gune bat sortu nahi dugu, ideia guztientzat, zorroztasun akademikoaren, analisi kritikoaren eta eztabaida irekiaren printzipioak oinarri hartuta. Izan ere, gizarte likido, askotariko eta ziurtasunik gabeko honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da ideiak bereiztea eta alderatzea, herritartasun kritikoa eraiki nahi badugu. Eta hortxe kokatu nahi du DeustoForum Gipuzkoak. Konpromiso intelektualetik, ekarpena egin nahi dio Gizarte Justiziaren bilaketari.