Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko apirilak 12Bilboko Campusa

VI. Deusto Consulting Club Case Competition-en finala izan da

Apirilaren 12an, ostirala, izan zen Deusto Consulting Club Case Competitionen VI. edizioaren finala. Berriz ere, Deustuko, Sarrikoko eta Merkataritza Ganberako ikasleek euren talentua erakutsi dute lehia handiko finalean. Oraingo honetan, Last Tour enpresaren erronka bati erantzuten saiatu dira. Epaileek hausnarketa zaila egin beharra izan zuten eta hauek izandatu zituzten irabazle: Junior kategoriako LGD taldea (Deusto Business Schooleko Leire Rodríguez, Guillermo Martín eta Daniel Irezabal) eta Senior kategoriako EMMA taldea (Sarrikoko Enara Iglesias, Marta Martínez, Miren Alonso eta Ane Álvarez).


Deusto Consulting Cluberako luxu handia izan zen honako epaimahaikideen laguntza izatea: Lucía Larruscain (PwC), Álvaro Arias (KPMG), Javier Sánchez-Pando (Deloitte) eta Eva Sarasola (Last Tour). Izan ere, parte hartzeko, laguntzeko eta ebaluatzeko tartea hartu zuten. DBSko klub horrek eskerrak eman nahi dizkio Last Tour-i eurekin esperientzia hori partekatu izateagatik, baita Kutxabank-i ere, berriz ere, laguntzeagatik eta talentua sustatzeagatik.

 

 

12/04/2019 - Deusto Consulting Club Case Competition