Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko urtarrilak 28Bilboko Campusa

Urtarrilaren 28an, tituludun berrien ohiko inbestidura ekitaldia izango da Deustuko Unibertsitatean

Data: urtarrilak 28, asteartea
Ordua: 12:00
Lekua: Deustuko Unibertsitateko Paraninfoa


Urtarrilaren 28an, Deustuko Unibertsitateak bere zaindari San Tomas Akinokoaren festa ospatuko du, tituludun berrien ohiko inbestidura ekitaldiarekin. Zeremonia Teologiako tituludunei eta doktore berriei eskaintzen zaie eta urteko ikaslerik onenei ere sariak emango zaizkie.


Ekitaldi akademikoa 12:00etan hasiko da Paraninfoan, 10:30ean Kapera Gotikoan izango den eukaristiaren ondoren. Lehenengo, aipamen hauek banatuko dira: DUko Karrera Amaierako Sariak; Honors Programak, Mendieta eta Lambarri Fundazioaren sariak eta Ignacio Ellacuría Sari Berezia. Ondoren, irakasle emerituei, irakasleei eta laguntzaileei omenaldia egingo zaie. Jarraian, Teologia Fakultateko tituludun berrien eta doktore berrien inbestidura egingo da. Omenaldiari amaiera emateko, errektoreak hitzaldia eskainiko du.


Urtarrilaren 28tik aurrera, ospatuko dituzte gainerako fakultateek inbestidura ekitaldiak egutegi honen arabera: Zuzenbidea, otsailaren 1ean; Gizarte eta Giza Zientziak (Bilbo) eta Psikologia eta Hezkuntza (Donostia), otsailaren 8an; Ingeniaritza, otsailaren 21ean eta 22an; Gizarte eta Giza Zientziak (Donostia), otsailaren 22an; Ekonomia eta Enpresa Zientziak (Bilbo) (gradu bikoitzak), otsailaren 29an; Psikologia eta Hezkuntza (Bilbo) martxoaren 27an eta 28an; Ekonomia eta Enpresa Zientziak (Donostia), martxoaren 28an; eta Ekonomia eta Enpresa Zientziak (Bilbo), apirilaren 4an.