Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko maiatzak 03Bilboko Campusa

Venezuelako UCABeko errektoreak OSTIRALEAN hitz egingo du Deustuko Unibertsitatean Venezuelako egoeraz, herrialdeak historian izan duen krisirik larriena bizi duen honetan

Andrés Bello Unibertsitate Katolikoko errektore José Virtuosok (S.J.) “Venezuela ante la crisis más grave de su historia” hitzaldia eskainiko du maiatzaren 10ean, OSTIRALEAN, Deustuko Unibertsitatean. Madril, Bartzelona, Sevilla eta Bilboko UNIJES jesuiten unibertsitateetara egiten ari den bisitaldien barruan, jesuiten unibertsitateek ere Venezuelari beren hurbiltasuna, babesa eta elkartasuna adierazteko agiri bat kaleratu berri duten honetan. Hitzaldia 12:00etan izango da, Deustuko auditoriumean.


Venezuela historiako krisi ekonomiko, politiko eta sozial larrienean dago murgildurik. Hiru milioi venezuelarrek baino gehiagok utzi behar izan dute herrialdea eta 2019an jarraitu egingo du isuri horrek , aurreikuspenen arabera, herrialdea zapaltzen duen diktadurak daraman kaoserako bidean. Egoerak Andrés Bello Unibertsitate Katolikoaren (Caracas eta Puerto Orgazeko egoitzak) eta Táchirako Unibertsitate Katolikoaren (jesuiten unibertsitateak) jarraipena ere arriskuan jarririk dauka.


UNIJES jesuiten unibertsitateen elkarteak munduko jesuiten erakunde, sare eta unibertsitateekin bat egiten du venezuelarrek bizimodu duina eta kalitateko hezkuntza izateko duten eskubidea defendatzeko. Era berean, Venezuelako herria elkarren kontra jarri duen mugako egoera gainditzeko eskaera agertu nahi du, benetako aldaketa demokratikoa gertatuko delako itxaropenez.


Venezuelako herriari eta Andrés Bello Unibertsitate Katolikoari elkartasuna adierazteko UNIJESen agiria UNIJESeko agintariek sinatu dute: Deustu, Comillas eta Loyola unibertsitateetako errektoreek; ESADE, IQS, INEA, SAFA, HTSI, ITF erakundeetako zuzendari nagusiek; baita Granadako Teologia Fakultateko errektoreak ere.


Francisco José Virtuoso, S.J.


Caracasen jaio zen 1959ko irailaren 16an. Jesusen Lagundiko erlijiosoa da 1977tik eta 1990ean apaiztu zen. Politika Zientzietako lizentziatura lortu zuen 1986an, Rafael Urdaneta Unibertsitatean (Maracaibon, Venezuelan). 2003an bukatu zituen Historiako doktore ikasketak Andrés Bello Unibertsitate Katolikoan (Caracasen, Venezuelan). Ingelesaren ahozko eta idatzizko erabileran espezializatu zen Seattleko Unibertsitate Katolikoan (Washingtonen, AEBn), 1993 eta 1994 urteetan. UCABeko errektore kargua hartu aurretik, 2010eko urrian, Gumilla Zentroko eta Jesuiten Ikerketa Zentroko eta Gizarte Ekintzako zuzendaria zen Venezuelan.


1994tik, Elizaren Historia Venezuelan irakasten du ITER Erlijiosoentzako Teologia Institutuan (Caracasen, Venezuelan) –Salestarren Unibertsitate Pontifikala¬ UCAB; eta 2004tik, Filosofia Politikoa ematen du Andrés Bello Unibertsitate Katolikoko Filosofia Eskolan. 2004tik, Venezuelako hastapen errepublikarren Historiako katedraren buru egon da, Andrés Bello Unibertsitate Katolikoko Historiako graduondokoan. Gainera, 2007tik, Auroreen irakurketako mintegia eskaintzen du Venezuelako Unibertsitate Zentraleko Politika Zientzietako graduondokoan.


1994tik 2010era analista eta ikertzaile izan da politika zientzien, ideia politikoen historia eta gizarte garapen iraunkorraren arloan. 2005etik 2006ra Poliziaren Erreformarako Batzorde Nazionaleko kide izan zen. 2004tik 2008ra, Ojo Electoral gobernuz kanpoko erakundearen zuzendari nagusi izan zen. 1994tik 2005era, politika publikoetako aholkulari lanak egin zituen hiri auzoen antolaketa fisikoaren arloan.


Ondorengo lanak argitaratu ditu: La crisis de la Catolicidad en Venezuela, 1810-1813; La preocupación social de la Compañía de Jesús en Venezuela, 1968-1992; Aportes y desafíos del compromiso social de la Iglesia en la Venezuela Hoy (koord.); eta Una Mirada sobre Venezuela. (koord.).