Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko maiatzak 16Instituto Internacional de Sociología Jurídica de Oñati

Mintegia: Genero indarkeriaren biktima diren emakumeen pobrezia bikoitza gainditzea. Enplegurako aukerak eta berrikuntza

Maiatzaren 16an eta 17an, Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeak mintegi zientifiko bat antolatu zuen: Genero indarkeriaren biktima diren emakumeen pobrezia bikoitza gainditzea. Enplegurako aukerak eta berrikuntza. Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko EDISPe ikertaldeak eta Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeak antolatu zuten Mintegiak genero indarkeriak eta zenbait esparrutan (juridikoan, gizarte mailan, ekonomikoan, lanekoan, psikologikoan) dituen ondorioak jorratu zituen diziplina ugariko ikuspegitik.


Ponentzia esanguratsuak aurkeztu ziren genero indarkeria ikuspegi zabalagotik jorratzeko eta giro hori aztertu eta gainditzeko ikuspegi eranguratsuak emanez: egoera hori sufritzen duten emakumeen pobrezia ekonomiko eta sozialarekin duen lotura; eta laneratzeko eta gizarteratzeko zein neurri izan daitekeen mesedegarri edo lagungarri.


Parte hartzaileak hauek izan ziren, besteak beste: Beatriz Artolazabal (Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua. Eusko Jaurlaritza), Idoia Pérez (Justizia Zuzendaritza. Lan eta Justizia Saila. Eusko Jaurlaritza), Laura Marín Sodupe (Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzuko Emakumeen ataleko burua. Bizkaiko Foru Aldundia), Jesús Riaño (Deusto Alumniko zuzendaria), Noé Cornago (LSNEko zuzendari zientifikoa), Leire Kortabarria (LSNEko Argitalpenen arduraduna), Asunción Ventura (Castellóko Jaime I. Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko irakasle titularra. Fundación Isonomía-ko ohorezko kidea), Katharina Miller (EWLA (European Women Lawyers Association) erakundeko presidentea), María Ángeles Jaime de Pablo (THEMIS Emakume Legelarien Elkarteko presidentea), María Eugenia Gay (ICABeko (Colegio de la Abogacía de Barcelona) dekanoa eta Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiko presidenteordea), Mariola Serrano (Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Lan Zuzenbideko eta Gizarte Segurantzako irakasle titularra), Cristina Antoñanzas (UGTko idazkariorde nagusia), María Luisa de Contes (Renault taldea. Idazkaritza Nagusia. Gizarte Erantzukizun Korporatiboko eta Fundación para la Inclusión y la Movilidad Sostenible erakundeko zuzendaria) Clara Fernández (3C Compliance-ko bazkidea), Begoña Gavilán (EDE Fundazioa. Enplegu Inklusiboko arduraduna), Xabier Peña Koka (Ertzaintzako komisariordea. Genero indarkeria atala), Itxaso Salaberria (Margotu Elkartea), Ramón Flecha (Bartzelonako Unibertsitateko Soziologiako katedraduna. West University of Timisoara-ko Honoris Causa doktorea), Gema Tomás (Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Zibileko katedraduna eta Zuzenbide Fakultateko dekanoa) eta Ana Vidu (Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko EDISPe taldeko doktorego ondoko ikertzailea).
 

Programa