Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko abenduak 02Bilboko Campusa

Mintegia DBSn: "Education, work, tecnological change and new business models"

Deusto Business Schoolek nazioarteko mintegi bat antolatu zuen joan den abenduaren 2an izenburu honekin: “Education, work technological change and new business models. A noble vocation of business leaders toward Integral Ecology”. Deusto Business Schooleko dekano Álvaro de la Ricak eta Bilboko apezpiku Mario Icetak eman zioten hasiera topaketari, “Lanaren etorkizuna Laudato Si-ren ondoren” nazioarteko proiektuaren barruan. Aurkezpenean izan ziren Rolando Madeiros , UNIAPAC Internacionaleko presidentea, eta Manuel Barrios, Europar Batasuneko Bishops’ batzordeko (COMECE) idazkari nagusia.


Topaketako hizlarien artean zegoen Deustuko Ricardo Aguado irakaslea ere. Kudeaketarako hezkuntza-proposamen bat aurkeztu zuen, goi hezkuntzarako jesuiten hezkuntza ereduan eta lehenetsitako helburuetan oinarrituta.


Egitarau osoa.