Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko martxoak 12Donostiako Campusa

Rosa Mª Calaf eta Xabier Madariaga DeustoForum Gipuzkoak antolatutako "Solasak muga gainean" hitzaldi zikloan

Martxoaren 12an, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean, DeustoForum Gipuzkoak antolatutako "Solasak muga gainean-comunicar en las fronteras” hitzaldi-zikloaren bigarren jardunaldia izan zen. Rosa Mª Calaf eta Xabier Madariaga kazetariek parte hartu zuten, eta komunikazioaren orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketak egin zituzten, ikasle talde handi baten aurrean, komunikabideetako berriemaile gisa izandako esperientziaren bidez.

Jardunaldia Felix Arrieta DeustoForum Gipuzkoako zuzendariaren ongietorri eta esker oneko hitzekin hasi zen, eta pozik agertu zen bi gonbidatuak Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean izateagatik. Rosa Mª Calafek bere lehen hitzaldian bere familiaren aldetik txikitatik jasotako babesa eta berdintasunean oinarritutako hezkuntza nabarmendu zituen: " Neuk izan nahi nuena izateko hezi ninduten. Nik karrera diplomatikoa egin nahi nuen, eta horregatik ikasi nuen Zuzenbidea; gerora kazetaritzara pasatu nintzen, gehiago gustatzen zitzaidalako”. Kazetari gisa 13 urte eman ondoren, berriemaile hasi zen lanean, eta ia bizitza osoa eman du lanbide horretan. Xabier Madariagak, berriz, nabarmendu zuen Erasmus programan egon zen bitartean erabaki zuela kazetaritzan aritu nahi zuela. 22 urterekin, eta EiTB korrespontsaliak hedatzen ari zenean, Jerusalemera joan zen: "Jakin-min handia nuen, eta han zeuden kazetari handiengandik ikasten zuen. Pribilegio handia da berriemaile lan egitea.

Rosa Mª Calafek azpimarratu zuen, "Korrespontsaliaren balioa gertaerak modu desberdinean kontatzea da, eta zergatia kontatzea, gaur egun alde batera uzten dena". Adierazi zuen bezala: ia ezer ez da loturarik gabea, denak du erlazioa, eta nazioarteko politikan interesak dira nagusi. Potentzia handien interesak besteen lurraldeetan jokatzen dira eta herritarrek ulertu behar dute zergatik gertatzen diren gauzak, herritarrak zergatiak eta ondorioak bilatu behar ditu, eta erantzukizunak ere bai. . Gaur egun, azkenean, "erosiko" denaren berri ematen da, eta geratzen dena ez da kontatzen dena, baizik eta nola kontatzen den, eta, hain zuzen ere, hori da aldatu behar dena kazetaritzaren balioa berreskuratzeko: "Kazetariak herritarrei zerbitzua eskaini behar dio egiazko informazioan eta ahalik eta testuingururik egokienean oinarritutako iritzia izan dezan”.

Xabier Madariagak, bestalde, kazetarien ardura izugarria dela adierazi zuen, gezurra oso handi egin daitekeela behar bezala informatu ezean. Kritikatu egin zituen gaur egun erredakzio askotan lanerako dauden baldintzak "Lehen, erreportajeak hilabete lehenago prestatzen ziren. Denbora eta bitarteko batzuk behar ditugu informazioa ondo lantzeko eta egia herritarrengana eramateko ". Madariagak azpimarratu zuen korrespontsalarekiko errespetua galtzen ari dela: "Zoragarria izan behar du internetik gabe lan egiteak; lehen, bere garaian, Rosa Mª Calaf adibidez, gertatzen zenaren begiak ziren; orain, ordea, hori ez da horrela, dena aldatu da, ageriago gaude". Madariagaren arabera, gaur egun aldatu dena berriemaile batek egindako lanean lehen zegoen harridurarako gaitasuna da, eta erredakzioen aldetik dagoen "harridura eskaera" izugarria da, "Harritzen ez duen informaziorik ez dutelako nahi”.
Rosa Mª Calafek azpimarratu zuen, halaber, azken informazioa ez dela garrantzitsuena, herritarra okerrago informatuta dagoela, informazio gehiago ematen baita, baina ez hobea: "Tresna teknologikoek inoiz egin den kazetaritzarik onena egiteko aukera ematen digute, baina ez diogu utzi behar Internetek menderatzea" .Madariagak berriro azpimarratu zuen gaur egun ez dagoela denbora materialik informazioa kontrastatzeko, iturriak elkarrizketatzeko, erreportajea prestatzeko... oso berehalakoa dela dena:. "Mundua ulertzen laguntzen diguna benetako informazioa da, kazetari guztiok gara zerbitzu publikoa.

Jardunaldian, halaber, bi kazetarien jarduera profesionalaren errepasoa egin zen garrantzi handiko nazioarteko hainbat gertaeratan: Pakistango gerran, Irakeko gerran, Balkanetako gatazkan, Haitiko lurrikaran... eta, jakina, denbora egon zen, koronabirusaren gaia informazioaren ikuspegitik aztertzeko ere. Azkenik, bi partaideek "lanbide zoragarri" horretan aritzera animatu zituzten ikasleak, Xabierrek "asko irakurtzera eta egiaren alde borrokatzera" animatu zituen, Rosak, bere aldetik, adierazi zuen "kazetaritza erantzukizun sozialeko kontua da eta beharrezkoa da iraultza humanistikoa, herritarren gizartea eraikitzeko".