Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko apirilak 15Bilboko Campusa

Deusto bbk hehatokia +: Bizkaiak eutsi egiten dio pultsuari, testuingurua kezka eragiten hasita badago ere

2018ko azken hiruhilekoari dagozkion Koiuntura Txosteneko adierazle ekonomikoek, Deusto Business Schoolek eginak, Bizkaiko ekonomiaren sendotasuna erakusten dute, aberastasuna eta enplegua sortzen ari baita erritmo onean.
Confebas-ek argitaratutako aurreikuspenen arabera, analista guztiekin bat datoz, ekonomia moteldu egingo da, apur bat bada ere, eta uste da BPG % 2,5 inguru hasiko dela eta urte osoan egonkorra izango dela.


Antzeko datu eta aurreikuspenak daude Estatuko ekonomiarako, eta barne kontsumoaren funtzionamendu egokiarekin, petrolioaren prezioa jaitsita eta Europako Banku Zentralak interes baxuak mantenduz, hazkunde maila %2,4 ingurukoa da 2019rako eta %2 ingurukoa 2010rako, eta enplegua ere sortuko da.


Europako ekonomia eta industria


Urte honen hasieran susmo txarra zena, baieztatu egin da eta otsaileko eta martxoko datu aurreratuak ikusita, Europako industrian atzerapena dago, eta Alemania, Frantzia eta Italia zenbaki gorritan daude.


Maila globalean, datuek moteltzea dagoela erakusten badute ere, Amerika eta Asiako ekonomiak dira ondoen eusten diotenak, krisi hasiera honetan. Hala ere, AEBetako erreserba federalak interes tipoen igoera planak izoztu egin dituelako berriak, pentsarazten digu, hango ekonomia era une ahulak pasatzen ari dela.

Hori dela eta, Europako ekonomiaren zuzenketan izango den aldaketa eta intentsitatea ikusi beharko dira. Izan ere, hasita dago eta ekonomia globalak ere ibilbide hori egiten badu, moteltzetik uzkurtzera egingo du.

Analistek aho batez diotenez, zuzenketa leuna da oraingoa, lurreratzea ez da oso bortitza izango, eta abiada etorri beharko litzateke, ondoren, ekitaldi honetan . Horixe litzateke Bizkaiko ekonomiarentzat eta enpleguarentzat testuingururik onena.


Iraganeko hutsegiteetatik ikasi


Orain dela hamar urte ikasitakoa berriro gogoratu beharko dugu, Espainiako ekonomiaren berezitasunaren ondorioz krisia sartu baitzen, eta euskal ekonomiaren berezitasunak ere bai, oraindik denboraren desoreka handiagoarekin.

Baina zaila da onartzea, gure esportazioen helmuga diren herrialde nagusien ekonomiaren egoera negatiboak gure ekonomian eragina eta ilundu dezakeela, nahiz eta orain argi uneak ikusten ditugun.

Esan gabe doa ez dela ona atzerapena egongo delako beldurra zabaltzea, horrek bat bateko geldialdia ekarriko bailuke barne eskaeran eta iragarpen autobetea bihurtuko litzateke. Era berean, oker egongo ginateke, pentsatuz gero Europako ekonomia hondatzearen ondorioek ez dutela urteko azken hilabeteetan eta 2020an eraginik izango, batez ere beren esportazioak merkatu horietan kontzentratzen dituzten industria sektoreetan.

Zalantzarik gabe, aurten eta seguruenik hurrengoan ere, ziurgabetasun handiko egoera biziko dugu, inguruan zer gertatzen den zain, eta gure defentsak hobetzeko eta gure lehiakortasuna hobetzeko edozein erabaki izango da zuzena.

Garai hauek ez dira egokiak gure ekonomiak hobeto jasaten duela ospatzeko, erasorako prestatzeko garaia da, atzeratuta etorriko da, baina etorriko baita.


Behatokiaren beste eduki batzuk


Koiuntura Txosten hau eta adierazle nagusien inguruko azken eguneratze informazioa behatokiko webgunean (bbk-behatokia.com) aurki daitezke.


Datu horiekin batera, "Asteko Grafikoa" atalak, eta Bizkaian bakarrik bizi diren adinekoen profilari buruzko datuen infografiak, azken asteetan argitaratutako informazioa osatzen dute.


 

https://www.bbk-behatokia.com/category/conversaciones/el-grafico-de-la-semana/

https://www.bbk-behatokia.com/category/conversaciones/infografias/