Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko abenduak 20Bilboko Campusa

Txosten berria Deusto bbk behatokia +: zuhurtasuna eta Europako industriak egin beharreko ahalegina

Hazkunde motela, baina atzera egiteko arrisku txikia


Bizkairako eta Euskadirako bbk Behatokiaren Txostena, Deusto Business Schoolek egindakoa, urtearen azken zatian ekonomiak hazkunde neurritsua izateko itxaropenari eusten dio, ekonomia global osoaren portaerarekin bat etorriz.


Bizkaia Gipuzkoa eta Araba baino hobeto ari da jokatzen ia adierazle guztietan, ziurrenik zerbitzuen sektorearen egituran pisu handiagoa duelako.

Enplegua suspertzen ari da, baina 2020an 2019koak baino erritmo motelagoan sortuko dela uste dute.


Arriskuak murrizteari esker, industria globala suspertu da, nahiz eta hobekuntza ez den Europara heldu.


Eskala globaleko industria ekoizpenaren azken adierazle aurreratuek (JPMorgan Global Manufacturing PMI), susperraldiaren hasiera erakusten dute, hala ere Europako industria (bereziki Alemaniakoa) oraindik zenbaki gorritan dago.


Erresuma Batuko hauteskunde emaitzak edo AEBk eta Txinak lortutako merkataritza akordioek murriztu egin dute merkataritzan eta inbertsioetan eragindako ziurgabetasuna.


Hala ere, oraindik ez da argi ikusten hedapen-ziklo berririk, eta itxura guztien arabera, 2020ak 2019ko azken hilabeteetan hasitako ziklo amaieraren berezko ezaugarriak izango ditu.


Hazkunde motelaren hiru arriskuak


Japoniako ekonomiaren hazkunde moteleko aldi luzeen erreferentzia berriak, ezaugarri hauetako aldi batek dituen hiru arrisku handiei aurrea hartzeko aukera ematen digu:

 

-Ekonomiaren zonbifikazioa, errentagarritasun maila txikietatik ihes egiteko gai ez diren enpresak, eta enpresa horien bizirauteko modu bakarra beren zorra behar adina aldiz birfinantzatzea denean (hori posible da likidezia handiegia eta zerotik hurbil dauden tasak dituen egoera honetan).

-Burbuila finantzarioak, kapitalek arrisku handiagoko posizioen bila egindako mugimenduaren ondorioz, errentagarritasun maila handiagoak lortzeko.

-Desorekak enpleguaren sorreraren kalitatean, ekonomiaren hazkunde erritmo ahulak eragindakoa, enplegu mugagabea eta lanaldi osoko enplegua sortzeko maila sendoak berreskuratzeko gai ez dena, eta, hein handi batean, egonkortasun eta ordainsari txarragoko lanpostuak sortzen dituena


Zuhurtzia, ahalegina eta elkartasuna


Desazelerazioa gelditu eta 2020ko hasierako hilabete batzuetara garamatzan egoera bat sendotzen ari da, ekonomiaren hazkunde erritmo ahulak eta enpleguan erritmo ahulagoak dituena.


Erreferentziako eszenatokia hori bada ere, zuhurtzia areagotzea komeni da, oraindik arriskuak baitaude nazioarteko merkataritzan eta finantza merkatuetan, aurreikuspen hori ilundu dezaketenak.


Egoera horrek arriskuak ditu, eta saihestu egin behar dira. Horretarako, Bizkaiko enpresek hazkunderako bide berriak bilatu behar dituzte, berrikuntzaren eta merkatu berrietako merkataritza ekintzaren bidez.


Arlo sozialean ere beharrezkoa izango da enpresen eta herritarren elkartasuna eta erantzukizun soziala indartzea.


Behatokiaren beste eduki batzuk


Behatokiak argitaratutako Infografien seriea amaitzen ari da, Bizkaiko 17 GJHen (Garapen Jasangarrirako Helburuak) egoeraren diagnostikoari buruzkoa.


Asteko Grafikoa ere nabarmendu daiteke, I+G Inbertsioaren konparazioa jasotzen du, INEk azaroaren amaieran argitaratutako azken datuak oinarri hartuta.


Grafiko horiek Behatokiaren hainbat ataletan aurki daitezke.
 

 

https://www.bbk-behatokia.com/category/indicadores/
https://www.bbk-behatokia.com/category/conversaciones/el-grafico-de-la-semana/
https://www.bbk-behatokia.com/category/conversaciones/infografias/