Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko irailak 02Bilboko Campusa

Zuzendaritza kontseiluaren jakinarazpena 2020-2021 ikasturtearen hasierari buruz

Deustuko Unibertsitateko Zuzendaritza Kontseiluak erabaki hauek hartu ditu atzoko bileran, besteak beste:

1) 2020-2021 ikasturtearen hasierako egutegia berrestea. Ikasturtea, joan den ekainean iragarri zen bezala, irailaren 14an hasiko da. Lehenengo mailako ikasleen ongietorri eta aurkezpeneko jardunaldiak irailaren 10ean eta 11n izango dira.

2) Aurrez aurrekotasun egokituko irakaskuntza eredua berrestea gradurako, 2020-2021 ikasturtearen lehenengo seihilekoan behintzat. Ereduak aurrez aurrekoa hartzen du oinarri irakas-ikaskuntzarako prozesuen, eta ikasleei laguntzeko oinarri eta unibertsitateko esperientzia betearen ezaugarri ordezkaezin gisa. COVID-19ak sorrarazitako egoerak behartzen gaitu aurrez aurrekotasun egokitu horretara. Egokitzapen horrek hau dakar: 1) taldeak eta atalak azpitalde txikiagoetan zatitzea; eta 2) aurrez aurrekoa (azpitaldeetan) eta urrutikoa (talde handian) bateratzea, 2 aurrez aurre eta 1 urrutian. Aurrez aurreko eredu egokitua onartu zen eta uztailean jakinarazi zitzaien irakasleei eta ikasleei.

3) Deustuko Unibertsitateko campus eta egoitza unibertsitarioetako prebentzio, babes, segurtasun eta higieneko neurriak sendotzea, maskararen erabilerari, pertsonen arteko segurtasun distantziari (1,5 metro), eskuen garbiketari eta gel hidroalkoholikoari, ibilbideei, garbiketari, desinfekzioari eta aireztatzeari dagokionez. Neurri horiek jasota daude uztailean jendartean zabaldu zen Kontingentzia Planean. Une honetako egoera zein den, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak prestatu duen 2020-2021 ikasturte hasierarako jarduketa protokolo osagarria eta 2020-2021 ikasturte unibertsitarioa egokitzeko Unibertsitate Ministerioak unibertsitateko elkarterako eman dituen gomendioak kontuan harturik, maskararen erabilera nahitaezkoa izango da Deustuko Unibertsitateko gune guztietan eta uneoro irailaren 7tik aurrera.

4) Deustuko Unibertsitatean COVID-19a kudeatzeko dauden instantziak berrestea: DUko COVID-19 Batzordea, DUko COVID-19 Exekutiboa -José María Guibert errektorea buru duena-, Segurtasun eta Osasun Batzordea, eta Ikasleen Ganbera, eta Igor Arrizabalaga eta Joseba Aristizabal Prebentzio Zerbitzuko arduradunak COVID-19 koordinatzaile izendatzea Bilboko eta Donostiako campusetan.