Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko ekainak 27Bilboko Campusa

Microsoft ek bat egin du Deustuko Unibertsitatearekin emakume teknologoak ikusgarri egiteko eta zientzian eta teknologian emakumezkoen bokazioa sustatzeko

Microsoftek indartu egingo du Deustuko Unibertsitatearekin duen lankidetza, zientzia eta teknologiaren sektorean emakumezkoen talentua ezagutzera emateko eta gazteen arteko bokazioak sustatzeko ekintzak sustatzeko. Deustuko Unibertsitateak eta Microsoftek ekainaren 27an sinatu zuten hitzarmenari esker, teknologia konpainia Emakume Teknologoarentzako Ada Byron sariaren Urrezko sustatzaile bihurtu da. Sari hori Deustuko Unibertsitateak ematen du emakumezkoek zientzia eta teknologiaren arloan egiten duten lana, bikaintasun profesionala eta egungo emakume teknologoen arrakastazko ibilbidea saritzeko eta ikusgarri egiteko.


UNESCOren azken txostenaren arabera, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikaren (STEM) irakaskuntzaren arloetan dagoen genero desberdintasuna handia da. Goi Hezkuntzako ikasketetan, horrelako irakasgaietan matrikulatuta dauden ikasleen % 35 bakarrik dira emakumezkoak, eta munduko ikertzaileen % 20 baino ez.


“Neska eta gazteen kopuru handi batek ez ditu hartzen Zientzia eta Teknologiarekin lotutako aukera profesionalak, eta arlo horietako ezagutza garrantzitsua da aro digitalaren eskakizunei aurre egiteko. Horri aurre egiteko modu bat da ikusgarritasuna ematea arlo horietan arrakasta duten emakumea eta erakustea STEM ikasketak aukera bikaina direla edonoren etorkizunerako, generoa gorabehera" adierazi du Montserrat Pardok, Microsoft Ibericako Erakunde harremanetarako zuzendariak. “Microsoftek eta Deustuko Unibertsitateak elkarrekin egingo duten lana beste urrats bat izango da aniztasuna sustatzeko, estereotipoak ezabatzeko eta gazteak konturatzeko edozertarako gaitasuna dutela eta gizarte digitalera heltzeko dauden aldaketen protagonistak izateko.


Emakumezko eredu eta erreferenterik ez izateak gutxitu egiten du emakumeek STEMetarako duten interesa


Microsoftek Europa guztiko 11.500 neskaren artean egindako ikerketa batek erlazionatu egiten du Zientziaren eta Teknologiaren munduan emakumezko erreferentziak ikustea eta neskek gai horietarako duten interesa. Elkarrizketatutako nesken % 64 ez dira gai identifikatzeko jarduera zientifiko eta teknologikoetan gailentzen den emakumerik, eta zientziaren eta teknologiaren arloan lan egiten duen emakumearen ereduak dituztenek STEMei buruz duten interesa sektore horretan lan egiten duen emakumerik ezagutzen ez dutenenaren halako bi da: % 41 eta % 26, hurrenez hurren.


Horretarako, Microsoftek eta Deustuko Unibertsitateak helburu honekin egingo dute lan: -Emakumeak ikusgarri egitea teknologiaren munduan, gizarteak oro har behar adina ezagutzen ez duen lan garrantzitsua aitortuz.


-Neska eta mutil nerabeen artean bokazio teknologikoak sustatzea, aniztasuna bultzatuz. Europar Batasunaren datuen arabera, gizonen eta emakumeen arteko parekotasunak gehitu egingo luke Europar Batasuneko BPGda industria digitalean, urtean 9.000 milioi eurotan.


Unibertsitatearen eta Enpresaren arteko lankidetza da Deusto Ingeniaritzatik sendotu dugun ildoetako bat. Lan horren emaitza da Microsoftek eta Deustuko Unibertsitatearen arteko lankidetza, eta aukera emango digu Ada Byron Sariak, bosgarren edizioan, emakumeen bokazio teknologikoak ikusgarri egiteko duen eginkizuna zabaltzeko eta handitzeko.

 

 

 

 

27/06/2018 - Microsoft se une a la Universidad de Deusto para dar visibilidad a mujeres tecnólogas y fomentar las vocaciones femeninas en el sector científico técnico