Winston Churchillek zioen kritikak ez direla atseginak izango, baina beharrezkoak direla. Hala ere, badirudi egungo neurozientziak beste begirada bat garatzearen garrantzia azpimarratzen duela. Izan ere, dagoen horretan zentratzeak, eta ez falta den horretan, gure edo besteen lanari buruzko iruzkinak egiten ditugunean harreman pertsonal eta profesional emankorragoetara eramaten gaitu. Gai horri buruzkoa da "Gutxiago kritikatu eta gehiago estimatu: ingurune profesionala hobetzeko gakoak" artikulua, Elena Quevedo eta Fernando Díez irakasle eta ikertzaileek argitaratu dutena. Artikulu osoa hemen.
The Conversation dibulgazio plataforma da, jakiten dutenen eta jakin nahi dutenen arteko etengabeko elkarrizketa sustatu nahi duena, hau da, beren espezialitatearekin zerikusia duten gaiei buruz idazten duten adituen eta kalitatezko edukiak eskatzen dituen irakurle komunitate baten artekoa. Misio honetan, funtsezkoa da Deustuko Unibertsitateko ikertzaile eta irakasleen konplizitatea.