Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko ekainak 08

Aurtengo udan, Deusto Summer School 2020 formatu digitalera egokitu da

Krisi egoeretan, unibertsitateek erantzukizuna dute pertsonen prestakuntzan duten eginkizun garrantzitsuari eusteko, gizartea garatzen eta hobetzen laguntzeko. Horregatik, Deustuko Unibertsitateak Deusto Summer School 2020 eraldatzeko eta egungo testuingurura egokitzeko apustua egin du. Aurtengo udan, beraz, programa osorik online egingo da, eta munduko edozein tokitako pertsonentzat egongo da eskuragarri.

Eskaintza bi jarduera nagusiren inguruan egituratzen da:

Summer Academy: 13 ikastaro dira, gaztelaniaz eta ingelesez, bertako eta nazioarteko ikasle eta profesionalei zuzenduak. Ikastaroek 10 orduko iraupena dute, eta bi jarduera mota izango dituzte: parte hartzaileen lan autonomoa eta zuzeneko saio sinkronoak adituekin. 13 ikastaroen artean, arlo askotako gaiak lantzen dira: unibertsitatearen eta enpresen nazioartekotzea, datuen zientzia, irakaskuntza hainbat ikuspegitatik, kultura eta hizkuntza gaiak, etab.

Summer Forum: beste erakunde akademiko batzuekin elkarlanean, Goi Mailako Hezkuntzaren eremuko profesionalei zuzendutako doako foro birtuala antolatzen ari dira. Proiektu honen helburua da unibertsitateek une honetan dituzten erronka eta konponbideen inguruan elkarrekin hausnartzeko gunea sortzea.

Informazio guztia dago Deusto Summer School deusto.es/deustosummerschool webgunean. Kontsultak egiteko: summerchool@deusto.es.@deusto.es.