Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko martxoak 31Bilboko Campusa, Donostiako Campusa

Deustuk Kirol Eguna ospatu du jarduera interaktiboak, zozketak eta padel txapelketa batekin

Deustuko Unibertsitateak Kirolaren Eguna ospatu du asteazkenean, martxoak 31, bizi dugun pandemia garaira egokitutako hainbat ekitaldirekin.

Horretarako, Deusto Campus Kirolak DUko kirolari buruzko galdera jokoa antolatu du. Egunero egin da, Deustuko Unibertsitateko Instagram kontuko istorioen bidez. Erantzunak asmatzen dituztenak Adidas motxila baten zozketan sartu dira (irabazlearen izena kirolaren egunean iragarri da).

Era berean, kirol erronka bat jarri da abian Strava aplikazio mugikorraren bidez. Profilean erregistratutako jarduera bakoitzak martxoaren 31ko zozketan parte hartu du; beraz, zenbat eta jarduera gehiago erregistratu, orduan eta aukera gehiago egon dira erronkako saria lortzeko. Informazio gehiago

Azkenik, martxoaren 31n padeleko txapelketa azkarra izan da Deustuko Unibertsitatearen instalazioetan. Informazio gehiago