Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko apirilak 01Bilboko Campusa

Deustuk Europar Batasunaren etorkizuna eta mugimendu eurofoboak aztertu ditu

Deustuko Unibertsitateak, Nazioarteko Harremanak eta Europaren Integrazioa eta Ondare Zuzenbidea ikertaldeen bidez, Europar Batasunaren etorkizuna eta mugimendu eurofoboak aztertu zituen apirilaren 1ean. “Populismoak eta 2019ko Europako hauteskundeak” izeneko jardunaldia Deustuko liburutegiko Ellacuría aretoan izan zen.


2008ko atzeraldi ekonomikoaren ondorioak eta migrazioaren presioa daude maila globalean eta Europa mailan, bereziki, populismoen gorakada azaltzen duten faktoreen artean. Populismo euroeszeptikoek, gainera, presioa egiten diete gobernu nazionalei, eta horrek estutu egiten du herrialde horien konpromiso europarra. Mugimendu horiek ez dute presentzia esanguratsua Europako Parlamentuan, baina inkestek erakusten dute igoera nabarmena izango dutela alderdi antieuroparrek 2019ko maiatzeko hauteskundeen ondoren. Europako Parlamentuak Kontseiluarekin batera legeak egiten dituenez, herritarrentzako garrantzizko gairik gehienetan, Euroganbera beteko duten alderdien menpe egongo da Europar Batasunarekin bat etortzea.


Gai horiek aztertzeko, Unibertsitateak pertsona hauek gonbidatu zituen beren ikuspegia eman zezaten: Pablo Pérez Armenteros, Europako Batzordearen Gizarte Sareetako burua, “Elecciones europeas: retos y oportunidades para la democracia” gaiaz mintzatu zen; Eulalia W. Petit, Sevillako Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Nazioarteko Harremanetako irakaslea, “El futuro de Europa tras las elecciones europeas de mayo de 2019: escenarios posibles” aztertzen aritu zen; Stefan Lehne, Carnegie Europe-ko Visiting Scholar irakaslea, “The rise of populism and the future of Europe” lantzeaz arduratu zen; eta Juan José Álvarez, EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko irakaslea, “Hacia una Europa más democrática: perspectivas y propuestas” gaiari lotu zitzaion.

 

01/04/2019 - Jornada “Populismos y elecciones europeas 2019”