Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko martxoak 17Bilboko Campusa

Deusturen eta EHUko Ingeniarien arteko estropadaren 40. edizioa atzeratua mugarik gabe

Covid-19 birusaren zabalkundea eta eragina ahalik eta txikiena izan dadin Eusko Jaurlaritzatik aplikatzen ari diren prebentzio neurriak direla eta, Ingeniariak-Deustu estropadaren sustatzaile den klubak martxoaren 17rako programatuta zegoen Erronka botatzeko ekitaldia atzeratu egin du.


Era berean, bertan behera geratu dira Estropadako gainerako ekitaldiak, baita Bilbao eta Bizkaiko Uren Partzuergoaren egoitzan egitekoa zen prentsaurreko ofiziala ere.


Azkenik, Estropada bera ere atzeratuta geratu da, agintariek kirol ospakizuna parte hartzaile eta bertaratuentzat arriskurik gabe egin daitekeela bermatu arte.


Estropadaren sustatzaile den Klubak animo eta elkartasun mezua zabaldu nahi die denei.