Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko maiatzak 28Bilboko Campusa

Michael Sandel, Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzesa saria (2018), DeustoForumen

Michael Sandel filosofoa, 2018ko Giza Zientzietako Asturiasko Printzesa Saridunak, Populismoa, nazionalismoa eta eliteen aurkako matxinada hitzaldia eskaini zuen Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan, maiatzaren 28an. Harvardeko irakasleak, munduan egun dagoen filosoforik garrantzitsuenentzat dutenak, globalizazio neoliberalak desberdintasuna eta bazterkeria areagotu egin dituela uste du: “Irabazleen eta galtzaileen garai batean bizi gara, eta sorte ona dutenek arrakastatsuak izateko askoz aukera gehiago dute. Horren ondorioz, haserrea eta frustrazioa sortu dira nahasturik, eta horrek elite politikoen eta ohiko alderdien aurkako protesta populista eragin du”.


Horretaz gain, haren iritziz, diskurtso politikoak hutsak dira, esanahi moralik gabekoak, politikoek “ez diote elkarri entzuten, esloganak oihukatzen dituzte eta ez dute elkar aintzat hartzen eta hori ez da deliberazio demokratikoa, egin beharrekoa da gehiago entzun gurekin bat ez datorrenari”. Gaur egun – hark dioenez- merkatuko pentsamenduek eta balioek menderatzen dituzte bizitzako balio guztiak eta diskurtso politikoa eta bizitza zibikoa ere definitzen dituzte. “Merkatu gizarte bihurtu gara”.


Gainera, partidu konbentzionalek “diskurtso publikoa egiteko modu teknokrata onartu dute eta hiritarrak abandonu sentsazioa dutela utzi dituzte”, adierazi du. Hori dela eta, Michael Sandelek dio zentro ezkerreko partiduek “badute zer ikasi lekuz mugiarazi dituzten protesta populistetatik, baina ez xenofobia eta antzeko arloak erabiliz, baizik eta hiritarren benetako kexak kontuan izanik. Zaila da, baina ahalegina egin beharra dago”, esan zuen amaitzeko.


Publiko globalarentzako hausnarketak


Michael Sandel “bizirik dagoen filofosorik bikainena" da askoren esanetan (Newsweek). Ezaguna da, Harvardeko Unibertsitatean filosofia politikoa irakasteaz gain, hausnarketa maila globalera eramatea lortu duelako; besteak beste, gai etikoak jendaurreko eztabaida irekietan planteatu dituelako eta entzuleen arteko solasa sustatu duelako. Brasilen ustelkeriari eta eguneroko bizitzako etikari buruzko eztabaida bat planteatu zuen eta 19 milioiko audientzia lortu zuen telebistan; Seulen, 14.000 pertsona hurbildu ziren haren hitzaldira.


2018ko Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzesa saria jasoari 29 hizkuntzatara itzuli dizkiote justizia, etika, demokrazia eta merkatuei buruzko idatziak eta milioika pertsonak jarraitzen dute "Justizia" izeneko ikastaro ospetsua (Harvarden online doan eskaini zen lehena) . Idatzi dituen lanen artean, hauek dira ezagunenetakoak: Lo que el dinero no puede comprar: Los límites morales del mercado, Justicia. ¿Hacemos lo que debemos?, eta Contra la perfección. La ética en la era de la ingeniería genética.


Garmendia Hitzaldiak


Michael Sandelen hitzaldia Francisco Garmendia irakasle zenari eskainitako “Garmendia Hitzaldiak” ekimenaren barrukoa da eta DeustoForumekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera antolatu zen. Ekitaldiaren aurkezlea Pedro Miguel Etxenike izan zen, EHUko katedraduna eta Ikerketa zientifiko teknikoaren arloko ikerketako Asturias Printzea Saria, eta hitz hunkigarriak eskaini zizkion Pako Garmendiari: “Ez zuen esaten egin behar dela. Egin egiten zuen”. Pakok kolektiboarekiko konpromisorako espiritua iradokitzen zuen”.


Francisco Garmendia irakaslea Deustuko Unibertsitateko katedraduna izan zen, Zientzia Politikoak eta Soziologiako Fakultateko dekanoa eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Kabineteko zuzendaria. Horretaz gain, Euskararen Aholku Batzordeko kidea eta Elizbarrutiko Irakasle Eskolaren sustatzailea ere izan zen.


Hainbat ekimen izan zituen gizarte zibiletik, etika, euskara eta bikaintasun akademikoaren arloetan, baita enpresaren munduan ere, hala nola, Ignacio Manuel Altuna eta Oreki Fundazioak edo Etikarte Fundazioa, besteak beste.
Konpromiso aktiboa izan zuen giza eskubideen eta euskal autogobernuaren alde, baina bere ezaugarri nagusiak ziren independentzia, askatasun indibidualaren eta kolektiboen aldeko jarrera, erantzukizunari garrantzia ematea eta bere ausardia, ideologia totalitarioei aurre egiteko, eta bere eskuzabaltasuna, horregatik lagundu zion jende askori.


Michael Sandelen hitzaldia izan da lehena, “Garmendia Hitzaldiak” ekimenaren barruan. Bi urterik behin antolatuko diren hitzaldiak dira eta antolatzaileak Pakoren lagun talde bat dira. Helburu dute prestigio handiko intelektualak ekartzea jakituria eskaintzeko eta 2015eko abenduaren 3an, Euskararen Egunean, zendu zen irakaslea oroitzeko.


Argibide gehiago:


Michael Sandersen web orria

Bideoa: "Global tour"
Bideo-elkarrizketa: "Gaur egun, jendeak bere ustea sendotzen duten iritziak baino ez ditu entzuten"

28/05/2019 - Michael Sandel, Premio Princesa de Asturias de Ciencias Sociales 2018, en DeustoForum