Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko azaroak 11Donostiako Campusa

Maud Hodson korrikalari eta kirol lasterketetan emakumeen berdintasunaren aldeko aktibistak hartuko du parte Deusto Forum Gipuzkoan

Astelehenean, azaroak 11, DeustoForum Gipuzkoak gogoeta eta eztabaida jardunaldia antolatu du Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, Fortuna Kirol Elkartearekin lankidetzan. Jardunaldian running kirolean berdintasuna nola dagoen aztertuko da, iaz Kathrine Switzer ekarrita abian jarri zen B/SS 50/50/50 proiektuan bi erakundeek duten lankidetzaren barruan. Maud Hodson korrikalari eta kirol lasterketan berdintasunaren aldeko aktibistak “#runequal, campaining for women and running” hitzaldia eskainiko du eta bertan #runequal mugimendua izango du aztergai, running-ean berdintasuna lortzeko aktibismoa sustatzen duena, bereziki kros lasterketetan. Lasterketa horiek tradizio handia dute Erresuma Batuan eta emakumeek eta gizonek egin behar izaten duten distantziaren inguruko eztabaida nabaria da herrialde hartan.

Maud Hodsonek esaten duen bezala: ”Gizonek eta emakumeek distantzia berberak egiten badituzte bai errepidean eta bai pistan, ez du zentzurik krosean arauak desberdinak izateak. Esate baterako, Erresuma Batuan, gizonen lasterketak % 50 luzeagoak izaten dira sarritan. Aurrerapausoak egin ditugu, baina oraindik asko dago egiteko. Nazioarteko Atletismo Federazioaren Munduko Kros Txapelketan, distantzia berbera egin behar dute gizonek eta emakumeek, baina ez da horrela izaten Europako Txapelketetan. Erresuma Batuan, distantzia bera egin behar dute Eskoziako Txapelketetan, baina ez Ingalaterrakoetan”.

Eguna: azaroak 11, astelehena.
Ordua: 11:00etan.
Tokia: Areto Digitala, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa.