Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko irailak 11Bilboko Campusa

Munduko jauzilaririk onenetarikoa den Jonathan Paredesen masterclassa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako ikasleei

Deustuko Unibertsitateak, Psikologia eta Hezkuntza Fakultatearen bitartez, irailaren 11n, Masterclass zikloa hasi zuen. Lehenengoan, gurekin izan genuen Jonathan Paredes, munduko jauzilaririk onenetakoa. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien graduko ikasleen prestakuntza osatzea dute helburu jarduera fisikoaren munduan ospe handia duten pertsonek emandako eskola magistralek.


Jardunaldiari hasiera emateko, Red Bull Media House-k egindako ‘Ride to the Roots’ dokumentala proiektatu zen, Jonathan Paredes mexikarrari buruzkoa. Bilbora etorri da Salveko zubian izango den jauzien lehiaketara eta Deustuko hitzaldia Red Bull Cliff Diving-i esker antolatu ahal izan da.


Ikasleekin egin zen topaketa horretan, Paredesekin batera izan ziren Eleanor Smart eta Owen Weymouth, itsaso, ozeano eta lakuetan plastikoek eragindako kutsadura murrizteko ‘Clean Cliffs’ izeneko proiektuaren arduradunak. Ekimenaren helburua da inspirazio iturri izatea altuera handiko jauziak gustuko dituzten atletentzat. Ekimena abian jartzearen arrazoia izan da jauzilari profesionalek lehiatzera joaten ziren ia leku guztietan ikusten zutela plastikoek eragindako kutsadura. Horixe izan zen proiektua abian jartzeko arrazoia eta ideia sinple bat du ardatz: ingurumenean eragin mesedegarria uztea, gustukoen duten jardueraz gozatzen duten bitartean.


Jauzilariak
Jonathan Paredes (Ciudad de México, 1989) zirkuitoko jauzilaririk karismatiko eta adimentsuenetarikoa da. Profesionala da 2010etik; jauzilari mexikarrak bere palmaresean du High Diving-eko FINA munduko txapeldunordetza eta Munduko Red Bull Cliff Diving saria, 2017an lortua, beste mugarri batzuen artean. Jauzilari mexikarra aireko jauzilaririk plastikoenetakoa omen da, entrenamenduko errutinan balleteko formula ere erabiltzen du jauzi bitartean hankak luzaturik izateko eta malgutasuna eta gorputzeko indarra hobetzeko.


Bestalde, Ellie Smart (Estatu Batuak, 1997) jauzilari profesionala da Red Bull Cliff Diving zirkuituan, 2018tik. Zirkuituaren azken proban, Mostar-en (Bosnia), lehen podiuma lortu zuen lehiaketan.


Haur prodijioa altuera handiko jauzietan, Owen Weymouth (Plymouth, 2000) 13 urte baino ez zituela hasi zen espezialitate horretan, hasierako ahalegin guztiak 10 metroko altuerako tranpolinean egin ondoren. 2016an, lehen aldiz gonbidatu zuten Igeriketako Nazioarteko Federazioko lehiaketetan parte hartzeko, eta Red Bull-en ere bai

 

11/09/2019 - Masterclass de Jonathan Paredes, uno de los mejores clavadistas del mundo, a estudiantes de Ciencias de la Actividad y Deportes (CAFyD) de Deusto