Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko azaroak 12Bilboko Campusa

Luis Pedernerak, Nazio Batuen Erakundeko Haurren Eskubideen Batzordeko presidenteak, DeustoForumen hitz egin du haurren eskubideen inguruan 30 urte geroago

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena 1989ko azaroaren 20an onartu zen, 1959ko hitzarmenean ezarri zen umeen eskubideen babesa ziurtatzeko. Lehenengoz aitortu zitzaien haurrei pertsona izaera, askatasunez eta duintasunez modu fisiko, mental, sozial, moral eta espiritualean garatzeko . Horregatik, hitzarmenak gida gisa funtzionatzen du estatuentzat, familientzat eta erantzukizunaren subjektu diren gainerako helduentzat ere.


Nazioarteko hitzarmen hori, Amerikako Estatu Batuek izan ezik, gainerako estatu gehienek berretsi bazuten ere, umeen eskubide horiek askotan urratzen dira, gaur egun esparru askotan ikusi daitekeen bezala, hala nola, osasuntsu garatzeko eskubidea eta beren gaitasunak garatzeko hezkuntza jasotzekoa aukera berdinekin. Horrez gain, kasu askotan, utzikeria, krudelkeria edota esplotazioa ere jasaten dituzte.


Azken hogeita hamar urteetako ibilbidea aztertzeko, eta oraindik ere zer erronka dauzkagun identifikatzeko, Luis Pedernera Nazio Batuen Haurren Eskubideen Batzordeko presidentea hurbildu zen gure artera eta hitzaldi hau eskaini zuen: “Los derechos de niños y niñas 30 años después: una mirada al futuro” (Haurren eskubideak 30 urte geroago: etorkizunera begira).


Inork baino hobeto ezagutzen ditu hitzarmenak jasotzen dituen konpromisoak erabat betetzeko zein lorpen eta zailtasun dagoen.
 

 

 

12/11/2019 - DeustoForum. Luis Pedernera: “Los derechos de niños y niñas 30 años después: una mirada al futuro”