Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko uztailak 24Donostiako Campusa

Unai Carmona eta Ander Iraguen Zuzenbide eta Komunikazioko gradu bikoitzeko ikasleek "EITB Unitalent Sariak 2020" saria irabazi dute

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide eta Komunikazioko gradu bikoitzeko 3. mailako ikasleek, Unai Carmonak eta Ander Iraguenek, "EITB Unitalent Sariak 2020" saria/beka jaso dute Factual-Entretenimendua modalitatean, "Jugamos todas" ikus-entzunezko proiektuarekin.

"EITB Unitalent Sariak 2020" EITBren, ikus-entzunezko sektorearen eta unibertsitateen (UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitatea) arteko lankidetza proiektua da, talentua identifikatzeko eta bereganatzeko, bai eta haren garapena sustatzeko ere, telebistarako proiektuen sorkuntzan eta ekoizpenean.

Sari horien helburua da unibertsitateko talentua erakartzea ikus-entzunezkoen arloan, eta, horretarako, hautatutako ikasleak talde profesionaletan integratzea. Horri esker, era askotako telebista programak sortzeko eta ekoizteko prozesuaren ezagutza praktikoa izango dute, prozesu horietan zuzenean parte hartuz.