Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko irailak 27Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateak bat egingo du klimaren aldeko mundu mailako mobilizazioarekin ostiralean

Eguna: Irailak 27, ostirala
Ordua: 11:00
Lekua: Memoria plaza (Bilboko campusa) eta Errandonea plaza (Donostiako campusa).


Deustuk, Jesuiten beste erakunde batzuekin batera, irailaren 27an, klimaren alde mundu osoan egingo den deialdiarekin bat egin du. Hori dela eta, 11:00etan, unibertsitateko elkartea batu egingo da, berdez jantzita, klimaren egoera larriaren aurrean konpromiso aktiboa ikusgarri egiteko.

Ekimen horrek lagunduko digu unibertsitateko elkarte eta erakunde moduan ardura hartzen klimak bizi duen egoera larriaren aurrean. Horrekin batera erakutsiko digu urratsak eman behar ditugula “konpromiso sentikor eta eraginkorra hartzeko gizateria osoak duen erronka horri aurre egiteko”. Gure Unibertsitatean, ekimen pertsonal eta lan-unitate batzuez gain, Gizarte Erantzukizun eta Ingurumen arloa dugu 2015etik.

Deustuko Unibertsitateak bat egin du Ecojesuit-ek gonbidatuta. Jesuitek sustatzen duten aldizkari digital horrek lan egiten du, gure bizi estiloak eta klimaren egoera larriak duten loturaren inguruan kontzientzia zabaltzeko, hartara sentiberatasun ekologiko eta ekimen globaleko konpromisoa sortzeko.
 

 


27/09/2019 - La Universidad de Deusto se suma a la movilización mundial por el clima