Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko irailak 23Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateak 2020-2021 ikasturtearen hasiera ekitaldia egingo du asteazkenean

Eguna: asteazkena, irailak 23
Ordua: 12:00 (ekitaldi akademikoa) – 10:30 (meza)
Lekua: Unibertsitateko Paraninfoa

Deustuko Unibertsitateak 2020-2021 ikasturte berriari hasiera ofiziala emango dio datorren asteazkenean, irailaren 23an. Ekitaldi akademikoa 12:00etan hasiko da, Paraninfoan, 10:30ean Kapera Gotikoan izango den eukaristia baten ondoren.

2019-2020 ikasturteko memoria irakurriz hasiko dira ekitaldiak, Eider Landaberea idazkari nagusiaren eskutik. Ondoren, "2030. Mundua, hiriak, lurraldeak eta komunitateak eraldatzen dituzten pertsonak " hitzaldia eskainiko du Roberto San Salvador del Valle Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko katedradunak. Jose Maria Guibert errektorearen hitzekin jarraituko du ekitaldiak, eta Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren hitzaldiarekin amaituko da.

Osasun krisia eta edukiera mugak direla eta, ekitaldiaren presentzialtasuna murriztu egingo da, bai kanpoko agintariei dagokienez, bai unibertsitate komunitateari berari dagokionez; beraz, aurten, irakasleen klaustroa fakultateetako batzordeetako kideek ordezkatuko dute, aurrez aurre.

Horregatik, aurten, ikasturte hasierako ekitaldia Deustuko Unibertsitateko YouTube kanalean emango dute: http://deus.to/acto-apertura