Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko irailak 22Donostiako Campusa

Deustuko Unibertsitateak irailaren 22an emango dio hasiera ofiziala 2021-2022 ikasturteari Donostian

Eguna: irailak 22, asteazkena
Ordua: 12:00 (ekitaldi akademikoa) – 10:30 (meza)
Tokia: Donostiako Campuseko Loiola Centrum

Deustuko Unibertsitateak datorren asteazkenean, irailak 22, inauguratuko du 2021-2022 ikasturte berria. Aurten Donostiako campusean (Mundaiz bidea, 50) egingo da ekitaldi akademikoa eta 12:00etan hasiko da, Donostiako campuseko Loiola Centrumen. Aurretik, 10:30ean, elizkizuna izango da.

Ekitaldiei hasiera emateko, 2020-2021 ikasturteko memoria irakurriko da, Stella Solernou idazkari nagusiaren eskutik. Ondoren, "Sueño y señuelo de la experimentación remota" izeneko inaugurazio ikasgaia eskainiko du Ingeniaritza Fakultateko katedradun Javier García Zubiak.

Ondoren, Jose Maria Guibert errektoreak hitz egingo du eta Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak emango dio amaiera ekitaldiari.

Ezinbestekoa da irailaren 15a baino lehen asistentzia baieztatzea esteka honetan: