Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko martxoak 26Bilboko Campusa

Ingeniariak taldeak sorte ona izan du, Estropadaren egunean zein kaletatik joan aukeratu ahal izan du-eta

Urtero egiten den bezala, aurten ere Bilboko Itsas Adarra Itsas Museoaren aurrean izan da Bilboko Ingeniaritza Eskolako tripulazioaren eta Deustuko Unibertsitatekoaren arteko estropada, apirilaren 12an, 19:00etan. José María Gorostiagak airera bota zuen txanpona, eta Ingeniaritzako eskolakoek aukeratu ahal izango zuten zein kaletatik egin arraun, Ingeniariak eta Deusturen arteko 39. Estropadan.


Iñigo Martínez de Alegría arraunlariak, Ingeniaritza eskolako tripulazioaren izenean, desafioa bota zion Deustuko Unibertsitateari, bere aitabitxi Ibon Aresoren laguntzarekin. Estropada horretako kirol espiritua “Coubertin baroiaren estiloan” Ingeniaritza Eskolak, ekitaldiari dagokion giro lasaia azpimarratu nahi izan zuen, bertako harrobiaren balioa eta bertako filosofia “zorrotza”, diziplina serioetan aritzen direnekin; Deustuk, ordea, merkatu globalizatuagoa du, ikasketa guztietakoek hartzen dute parte.


Bestalde, Beñat Egiazu arraunlariak, Deustuko tripulazioaren ordezkari modura, erronka hartu zuen, Deustuko Kirol Elkartea aitabitxi dela, eta bertako Aner Sánchez presidentearen ordezkaritzarekin. “Game of Thrones” serie ospetsuko protagonistekin analogia dibertigarria eginda, Deustuk John Nieve onaren papera hartu zuen “Cersei Lannister erreginaren erresistentzia gainditu behar du”, eta gaizto papera Ingeniariei eman zien. Haren helburua da tripulazioen arteko “garaipenen aldea” areagotzea, baina beti ere ahalegina eta gogoa jarrita, udaletxeko helmugara heltzeko eta, gizateria hobearen alde elkarrekin egiteko, “Transforming our world together” lemak dioen moduan.


Desafioko testuak irakurri ondoren, arraunlariek, arrantzaleen tradizio zaharrari jarraiturik, arrauna bota zuten desafio seinale modura, Derby Gardeazabal jostundegiak okasio horretarako neurrira egiten dituen jaka urdin eta gorria aldean zutela.
Ingeniariek, apirilaren 12an, Pasioko ostiralean, iazkoaren errebantxa hartu nahi dute, eta Deustuk beste garaipen bat gehitu nahi die lehendik dituen 24ei.


Ingeniariak eta Deustoren arteko estropadaren aurkezpenari amaiera emateko, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko presidente Kepa Odriozola mintzatu zen, erakunde hori da estropadaren sustatzaile nagusia. Hitzaldian adierazi zuenez, konpromiso handia du erakundeak proba ospatu dadin eta Bilboko itsasadarra berreskuratzeko.