Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko otsailak 11Bilboko Campusa

La profesora María Luz Guenaga participa en el artículo publicado ¿Por qué soy científica? en The Conversation

María Luz Guenaga irakasleak The Conversation sarean argitaratu du “¿Por qué soy científica?” artikulua. Honako hauek ere idatzi zuten: Euskal Herriko Unibertsitateko Marta Macho-Stadler; Murtziako Unibertsitateko Delfina Roca; Valladolideko Unibertsitateko María José Cocero; Gaztela-Mantxako Unibertsitateko Gloria Patricia Rodríguez; Valentziako Unibertsitateko Lucia Hipolito; Valentziako Unibertsitateko Mari Carmen Agustín; eta Unibertsitateko Ana María Abril. Artikulua ikusi


Deustuk bat egin du The Conversation Españarekin, eta, horri esker, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen dibulgazio akademiko eta zientifikoko artikuluak eskuragarri daude plataforma horretan, unibertsitateetatik sortzen den ezagutza zabaltzeko munduko kanal nagusian. Estatuko berrogei erakunde akademikok baino gehiagok bat egin dute dagoeneko elkarte horrekin. Erakunde horren datu basean 2.500 unibertsitate eta nazioarteko ikerketa zentrotako 55.000 egile daude.


The Conversationek etengabeko elkarrizketa sustatu nahi du dakitenen eta jakin nahi dutenen artean, beren espezialitatearekin zerikusia duten gaiei buruz idazten duten adituen eta kalitatezko edukiak eskatzen dituen irakurle komunitate baten artean. Misio horretan, behar beharrezkoa da Deustuko Unibertsitateko ikertzaile eta irakasleen konplizitatea.