Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko azaroak 29Bilboko Campusa

2021/222 ikasturtearen irekiera ekitaldia Zuzenbidearen Euskal Akademian

Astelehenean, azaroaren 29an, arratsaldeko 19:00etan, Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan (Henao kaleko 8. zk.) Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2021/2022 ikasturtea irekitzeko ekitaldia egin zen. Ekitaldiaren mahaiburuak izan ziren, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria, Iñaki Subijana Zunzunegui; Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburua, Olatz Garamendi Landa; Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoa, Gema Tomas Martinez; Euskal Herriko Notario Elkargoaren dekanordea, Carmen Velasco; eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakaria, Andres Urrutia. Horiekin batera, jarraiko agintariak izan ziren ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusia, Carmen Adan; Probintzia Auzitegiko lehendakaria, Reyes Goenaga; Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarak o Foru Diputatua, Elixabete Etxanobe; Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria, Egoitz Laburu; Deustuko Unibertsitateko errektorea Jose Maria Guibert; eta Adrian Celaya, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehengo lehendakariaren familiartekoak.

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoa, Gema Tomas Martinez ikastureta irekitzeko hitzaldia egin zuen "Atomización versus armonización: El abandono del sueño pandectista europeo" izenburupean.