Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko azaroak 13Donostiako Campusa

Kathrine Switzer kirolean emakumeen berdintasunaren aldeko borrokan erreferente ezagunak hartuko du parte DeustoForum Gipuzkoan

Azaroaren 13an, Kathrine Switzerrek, kirolean emakumeen berdintasunaren aldeko borrokan erreferente ezagunak, “Pioneras – Emakumeak leman” hitzaldi zikloan parte hartuko du, DeustoForum Gipuzkoak antolatuta. Switzerrek bere kirol esperientziaz hitz egingo du, berdintasunaz, eta bizitzako filosofiaz, marathon woman izanik. Jardunaldi hasiera Felix Arrieta DeustoForum Gipuzkoako zuzendariak eta Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak emango diote. Ohorezko gonbidatua hitz egiten hasi aurretik, Jabier Muguruza idazle eta musikariak “Kathrine Switzer” abestia abestuko du, orain dela urte batzuk maratoi korrikalari ospetsu honi eskaini ziona. Ondoren, Kathrinek hartuko du hitza eta hitzaldiaren ostean, solasaldia izango da, Alazne Mujika Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakasleak gidatuta. Jardunaldian lehenengo “Balioak Kirolean Deustu saria” emango zaio Kathrine Switzeri eta Maialen Lujanbiok, amaitzeko, bertsoak eskainiko dizkio.

Kathrine Switzer Ambergen, Alemanian, jaio zen 1947an, baina Ameriketako Estatu Batuetan nazionalizatu zen. Maratoi bat dortsalarekin korri egin zuen lehenengo emakumea izan zen. Bostonen egin zuen hori, 1947an, artean proban parte hartzeko aukera gizonek besterik ez zutenean. Galarazita egon arren, Kathrinek proba 4 ordu eta 20 minututan bukatu zuen eta lorpen horrek erreferentzia bihurtu zuen emakumeen kirolean. 1974an, New Yorkeko maratoia irabazi zuen; 1975ean, Bostongoan bigarren gelditu zen, bere markarik onena lortuta: 2 ordu, 51 minutu eta 37 segundo.

Deustuko Unibertsitatearen iritziz, kirola, bizitza osasungarrirako bidea izateaz gainera, balio eskola paregabea da. Kathrine Switzer DeustoForum Gipuzkoara ekartzeak are gehiago indartzen du Deustuko Unibertsitateak kirolarekin eta genero berdintasunarekin duen konpromisoa.

Eguna: 2018ko azaroaren 13a, asteartea.
Ordua: 09:30ean
Tokia: Loiola Centrum, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusa.

Aurkezpen bideoa, hemen