Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko maiatzak 20Donostiako Campusa

Jon Mikel Zabala Deusto Business Schooleko irakasleak COVID-19aren txertoari buruzko industria jabetzaz hitz egin du diariovasco.com-en

Itxura guztien arabera, pandemiaren eraginak beste "bolada" batzuk izaten jarraituko du, eta txertorik eta tratamendu eraginkorrik izan arte, gure gizarteak ez dira berriro izango ezagutzen genituen bezalakoak, nahiz eta agian hausnartu beharko genukeen pandemia hasi aurreko egoerara itzuli nahi dugun. Alde horretatik, gure irakurleek hainbat komunikabidetan irakurri eta entzungo zutenez, hasita dago txerto hori aurkitzeko lasterketa. Txertoa sortzeak erronka asko ekarri dizkio komunitate zientifikoari: saiakuntza klinikoak, animaliekin saiakuntzak egitea, gizakiekin saiakuntzak egitea, azken soluzioa ebaluatzeko eta hautatzeko irizpideak ezartzea, soluzio hori kopuru handietan ekoiztea, maila globalean banatzea, etab. Hala ere, diskurtso ezagun honetan bada sistematikoki alde batera uzten den aldagai bat, jabetza industriala.


Jon Mikel Zabala, Deusto Business Schooleko ikertzaile eta irakaslea, diariovasco.com-eko "Ekonomiaren plaza" blogean mintzatu da industria jabetzari, farmazia enpresei eta dagoen bidegurutzeari buruz, izan ere industria jabetzaren sistemak eta haren monopolioak oztopatu egin dezakete sendagaiak arrazoizko kostuan iristea, bai garatzeko bidean dauden herrialdeetara, bai pandemiako ezohiko egoeretan garatutako herrialdeetara.


Post osoa, hemen