Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko abenduak 16

Joaquín Almunia, Lidergoaren inguruko Bazkarietan: “Ez gaude krisian eta, epe motzera, ez da atzeraldirik aurreikusten, are gutxiago aurreko hamarkadan izan genuena bezalakorik”

Joaquín Alumnia Europako batzordeko presidenteordeak hitz egin zuen abenduan Lidergoaren inguruko Bazkarietan, Deusto Business Schoolek eta Icade Business Schoolek antolatuta, PLPE eta PLCE lidergo eta ekintzailetzako programei lotuta. Iñaki Ortega Deusto Business Schooleko Madrilgo egoitzako zuzendariaren ongi etorriaren ondoren, Teresa Pardo PLPEko ikasle eta Ciudadanos alderdiko Andaluziako diputatuak aurkeztu zuen hizlaria. Joaquín Almuniak Europaren etorkizunari eta aurrean dituen erronka nagusiei buruzko gogoetak partekatu nahi izan zituen entzuleekin. Brexitari dagokionez, aipatu zuen erne egon beharko dela Erresuma Batuan inbertitzen duten Espainiako enpresak diskriminatzea saihesteko. Gainera, gaurkotasun handiko beste gai batzuez ere hitz egin zuen, esate baterako, klima aldaketaren kontrako borrokaz, Europak bere defentsa estrategia berraztertzeko beharraz, edo balio demokratikoak eta giza eskubideak babestearen garrantziaz.

Almuniak aitortu zuen munduak, ia osotasunean, tentsio eta gatazka ugari bizi dituela eta alderdi populistak zabaltzen ari direla. Baina ukatu zuen krisi ekonomiko bat bizi dugunik: “gainera, ez dut uste epe laburrera atzeraldirik izango dugunik eta are gutxiago hurrengo urteetan aurreko hamarkadan bizi izan genuena bezalako krisi sakonik izango dugunik”.
Europak munduan bere zeregina izan behar duela nabarmendu zuen eta etor daitekeenaren aurrean beldurrez egon beharrean, mundu hobea eraikitzeko lan egin behar dugula. Nazioarteko ordenaren krisia edo klima larrialdia hartu zituen adibidetzat. Klima larrialdiari buruz, aipatu zuen ezinbestekoa dela klima aldaketaren kontra borroka egitea ahalbidetuko duen aldaketa teknologikoa bultzatzea, jakinik trantsizio kostuak ere izango direla eta kostu horiek ez direla okerren daudenen gainera eraman.

Almuniaren iritziz, munduak, gaur egun, merkatu ekonomiaren arazoen inguruko eztabaida du aurrean. Eta eztabaida horren lidergoa izen handiko intelektualek hartu badute ere, ildo berean ari dira lanean Ameriketako Estatu Batuetako negozioen arloko mahai borobila edo Finalcial Times eta The Economist hedabideak. Guztiek ohartarazten dute garrantzitsua dela sakoneko aldaketak egitea egoerak okerrera egin baino lehen. Hori izango da sistema politiko demokratiko bati eusteko bidea, sistema hori da gure oinarria eta sistema horren oinarrian daude, halaber, merkatu ekonomia gizatiar bihurtzen duten hainbat printzipio eta balio.

Egoera horren aurrean, Europar Batasuna ziklo berri batean sartzen ari da. Batasunak gidari berriak ditu eta Europarako estrategia berriak iragartzen ari dira. Europako Batzordeko presidenteordeak aipatu zuen garrantzitsua dela gure defentsa sistema berraztertzea, OTANeko parte izatea edo ez izatea baino harantzago.

Hitzaldiaren amaieran, Almuniak entzuleen galderei erantzun zien, besteak beste, lehia politikaren inguruan edo Espainiako pentsioen erreformaren inguruan.

Lidergoaren inguruko Bazkarien helburua da garrantzi publiko eta ekonomiko handiko erakundeetako arrakasta kasuak eta enpresa errealitateak lehen eskutik ezagutzea.
Lan bazkari formatuan, enpresa handietako zuzendarien aurrean, hizlariek beren lan eta bizitza esperientzia azaltzen dute. Eztabaida foro hauek PLPE eta PLCE ekintzailetza eta lidergoko programen inguruan antolatzen dira. Hain zuzen ere, programa horiek Deusto Business Schoolen eta Icade Business Schoolen artean eskaintzen dira, EY eta Enpresaburuen Zirkuluak babestuta.