Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko apirilak 12Bilboko Campusa

Jaime Oraá Loyola Andalucía Unibertsitatea Fundazioko Patronatuko presidente

Jesusen Lagundiaren Espainiako Pronbitzial Aita Antonio España-k, (S.J.), Loyola Andalucía Unibertsitatea Fundazioko Patronatuko presidente izendatu du Aita Jaime Oraá (S. J), gaur egun UNIJES Espainiako unibertsitate jesuiten sareko presidentea. Aita Oraák ordeztuko du Aita Ildefonso Camacho S. J, bere bigarren agintaldiaren bukaeran eta bederatzi urtez egon ondoren.


Jaime Oraá SJ


Aita Jaime Oraá Bilbon jaio zen. Zuzenbideko eta Ekonomiako lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. 1975ean sartu zen Jesusen Lagundian. Teologiako ikasketak egin zituen Erromako Unibertsitate Gregoriarrean eta Deustuko Unibertsitatean. Apaiz egin zen 1982an.


Ondoren, Nazioarteko Zuzenbideko doktoregoa egin zuen Oxford-eko Unibertsitatean, Sir Ian Brownlie irakaslearen zuzendaritzapean. Ikasketak amaitu zituen Hagan (Nazioarteko Zuzenbideko Akademia) eta Estrasburgon (“René Cassin” Giza Eskubideen Nazioarteko Institutua). 1991tik, Deustuko Unibertsitatean garatzen du jarduera akademikoa: Nazioarteko Zuzenbideko eta Giza Eskubideetako irakaslea da; Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuaren fundatzailea eta lehen zuzendaria eta Zuzenbide Fakultateko dekanoa.


2003ko irailaren 29an, Deustuko Unibertsitateko Errektore Goren izendatu zuten, kargu horretan egon zen 2003ra arte. 2013an, UNIJES Unibertsitate Jesuiten sareko presidente izendatu zuten eta gaur egun ere kargu horretan dihardu