Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko irailak 14Gasteizko Egoitza

Inspira STEAMen aurkezpen ekitaldiak berrogeita hamar lagun inguru bildu ditu Arabako Parke Teknologikoan

Arabako Parke Teknologikoak Inspira STEAM Araba jardunaldiaren aurkezpena jaso zuen irailaren 14an, Deustuko Unibertsitateak, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak eta Arabako Foru Aldundiak antolatuta, hiru erakundeek 2021ean sinatu zuten hitzarmenaren barruan. Arabako enpresa eta ikastetxeetatik etorritako berrogeita hamar pertsona ingururen aurrean aurkeztu da 2021-2022 edizioa, gazteen, batez ere nesken, artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko.

Inspira STEAMek, ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren munduko emakume eta gizon profesionalak eredu izango dituen eta horiek emango dituzten sentsibilizazio-ekintzak bultzatzen ditu. Azken edizioan gizonak ere sartu ziren mentore gisa.

Jardunaldian hauek hartu zuten parte: Amaia Acha-Orbe Iriarte, Bigda Solutions SL enpresaren sortzaileetako bat; Paloma Gonzalo, Vidrala, S.A.-ko CIO; Carmen del Río López, Dair Ingenieros SL enpresako proiektu zuzendaria; eta Nagore Ortiz Vitoriano, CIC energiGUNEko metal-aire baterien ikerketa-lerroko arduraduna.

Beren esku-hartzeetan nabarmendu zutenez, neskatoek STEAM lanbideak (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematika) deskubritu ditzaten, garrantzitsua da enpresetan eta ikerketa-zentroetan lan egiten duten emakume profesionalek egiten duten lana ikusaraztea eta balioestea, horiek ispilu izan daitezen, ikasleek isla izan dezaten eta, horrela, ikasketa eta gradu zientifiko-teknikoen aldeko erabakia har dezaten.