Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko martxoak 05Las mentoras de Inspira STEAM Galicia

INSPIRA STEAM abiatu da Galizian

Deustuko Unibertsitatearen Inspira STEAM proiektuaren nodo berri bat hasi da. Oraingoan, Galizian izango da, Vigoko Unibertsitatearen eskutik, eta dagoeneko Euskal Herrian, Katalunian, Madrilen eta Andaluzian dauden nodoekin bat egingo du.


Inspira STEAM Galiziako lehenengo mentoreak industria telekomunikazio edo meategietako ingeniaritzan graduatutako 18 emakume izango dira. Denak ari dira arlo horietan lanean, eta horietako batzuk eurek sorturiko enpresa buruak dira. Orain euren lanbide esperientziaren berri emango diete Vigo inguruko sei bat ikastetxetako lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleei. Esperientzia pilotu hori martxotik eta apiriletik aurrera jarriko da martxan.


Ordu bateko sei saio izango dira. Neskak eta mutilek mentoreekin lan egingo dute, batzuetan elkarrekin eta besteetan banaturik, eta jolasen eta beste jardueren bitartez honako gai hauek jorratuko dituzte: STEAMak zer diren (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika), estereotipoak, lanbideak, emakume zientzialariak historian zehar eta emakumeak gaur egun.


Luisa Alvarez Vigoko Unibertsitateko meatzetako ingeniaria da eta Inspira STEAM Galicia programako mentorea izango da. Berak esan zuen, gaur egun, pertsonak askok oraindik “esa mujer es ingeniero” esaten dutela, “ingeniera” esan beharrean, bakarrik gizonezkoen lanbidetzat hartzen delako. Luisak, Vigoko erakunde akademikoko beste hamazazpi gradudunekin batera, Deustok mentoreentzako eman duen formakuntzan izan zen.


Neskato eta mutikoentzat aukera bikaina da STEAMen lanbide karrera garatzeko aukera izan duen eta erabakia hartu duen emakume bat ezagutzea. Kasu honetan, gainera, izango diren emakumeak gizartean ikusezina dirudien egoeraz kezkatuta daude: sexuaren ziozko lan banaketa dago. Ander Mimenzak azaldu du hori, mentoreen formakuntzaren arduradunak. Mimenzak azpimarratu du parte hartuko duten emakumeak prestatuta daudela nesken espiritu kritikoa sustatzeko, askatasun osoz erabaki dezaten nagusitan zer izan nahi duten.


Sei ikastetxek parte hartuko duten esperientzia pilotu horren ondoren, edizio berri bat prestatuko da ikastetxe gehiago hartuta.