CRUE-TICek (Espainiar unibertsitateetako errektoreen konferentzia – IKTen sektorea), espainiar unibertsitate sistemako unibertsitate publiko eta pribatuen IKTen arloko zuzendari eta errektoreorde arduradunak biltzen dituen erakundeak, ibilbide profesionalaren CRUE-TIC 2017 saria eman dio Iñaki Fuertesi, Deustuko Unibertsitateko Informatika Zerbitzuko zuzendariari. Saria emateko ekitaldia 2017ko urriaren 26an izan zen, Madrilgo Unibertsitate Complutenseko Informatika Fakultatearen ekitaldi aretoan. Oroitzapenezko plaka Carlos Andradasek eman zion, Madrilgo Unibertsitate Complutenseko errektoreak.