Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko abenduak 10Donostiako Campusa

Giza eskubideen eta Gizarte Lanaren XV. Jardunaldiak inklusio eskubidea aztertuko du, kulturak gaindiko ikuspegitik

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela ospatzeko, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Gizarte Laneko eta Soziologiako Sailak Giza Eskubideen eta Gizarte Lanaren XV. Jardunaldia antolatu du. “Derecho a la inclusión desde la perspectiva territorial” hitzaldia eskainiko du bertan Hithem Abdulhaleem Deustuko Unibertsitateko Psikologiako doktoreak.

Jardunaldian, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Miren Larrea ikertzaileak “Gobernanza colaborativa para la inclusión social” liburua aurkeztuko du, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Gizarte Laneko Saileko hiru irakaslek, Ane Ferranek, Cinta Guinotek eta Asun Berasateguik, argitaratu dutena.

Giza Eskubideen Eguna abenduaren 10ean ospatzen da, urtero. Egun horretan onartu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak, 1948an, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala, adierazpen horretako printzipioak "herri eta nazio guztientzat helburu komuntzat" hartuta. Urtero, Giza Eskubideen Egunak guztioi aukera ematen digu eskubideen eta duintasunaren aldeko borroka luzean gizateriak izan duen espiritua berritzeko eta arazo eta erronka zaharren kontra mugitzeko, horien artean, pobrezia eta desberdintasuna, indarkeria, bazterketa eta diskriminazioa.

Eguna: abenduak 10, asteartea.
Ordua: 12:00etan.
Tokia: Loiola Centrum, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusa.