Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko uztailak 05Bilboko Campusa

Espainia guztiko osasun arloko kudeatzaileak osasun arloko emaitzak hobetzeko moduaz eztabaidatzen Deusto Business School Health-en

Deusto Business Schoolek, uztailaren 5ean, Osasun arloaren eraldaketarako Foroaren zazpigarren edizioa egin zuen. 2018ko Foroaren gai nagusia izan zen balioetan eta osasuneko emaitzetan eta osasun kostuak neurtzean oinarritutako kudeaketa eredu berriak ezartzea.


Osasun arloaren kudeaketarako korronte berri horrek, gainera, osasuneko emaitzak definitzerakoan bezeroaren ikuspegia kontuan izatea dakar. DBSko osasun arloko zuzendari Roberto Nuñoren iritziz: “sistemaren iraunkortasunak eta bezeroa ardatz duen eredua garatzea izan dira Foroaren ardatza, duela 7 urte hasi zenetik. Sektorea balioan oinarritutako sektorerantza eraldatzeko, beharrezkoa da antolamendu eta teknologian aldaketak egitea eta gaitasun profesional berriak izatea ere bai”.


100 parte hartzaile baino gehiago elkartu ziren Deuston, osasun arloko zuzendariak, profesional berritzaileak, prestigio handiko ikertzaile eta akademikoak, eredu berri horren inguruko arrakastadun esperientziak eta kasuak partekatzeko, bai estatukoak, bai nazioartekoak.


Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako Osasun Kontseilariak ireki zuen ekitaldia eta hainbat hizlari izan ziren, besteak beste, Fred Van Eenemaan (The Value-Based Health Care Center Europe eta The Decision Group sortzailearen zuzendaria), Nathan Tierney (Value Management de Veterans Health Administration-eko zuzendaria) eta Pilar Pinilla, NICE- National Institute for Health and Care Excellence), sektoreko zuzendariak ere bai, Jon Azua (Keralty Taldearen Estrategia zuzendaria), Jorge Aboal (Galiziako Zerbitzuen Osasuneko Zuzendaria), Santiago Rabanal (Osakidetzako Osi EEC-ko zuzendaria) eta Bernardo Valdivieso (Valentziako La Fé Osasun Saileko Plangintza Zuzendaria).

 

05/07/2018 - VII Foro de Transformación Sanitaria