Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko urriak 17Bilboko Campusa

Francisco J. Riberas Gestamp-eko presidenteak automobilaren sektorearen eraldaketa digitalaz hitz egingo du DeustoForumen

Eguna: urriaren 17a, asteazkena
Ordua: 8:30
Lekua: Deustuko Unibertsitako liburutegia (7. solairua)


DeustoForumek eta BBVAk industriaren eraldaketa digitalaren gakoak ezagutzeko antolatu duten “Mundu digitalera agertzen” hitzaldi zikloaren barruan, Francisco J. Riberasek, Gestamp-eko presidenteak eta automobilaren sektoreko Europako fabrikatzailerik nagusienetarikoak, agertzen ari zaigun iraultza horren inguruan duen ikuspegia azalduko digu urriaren 17an, asteazkenean, Deustuko Unibertsitatean.


Automozioaren sektoreak munduko industria arloko enpleguaren % 30 hartzen du. Sektorea digitalizatzeak aukera emango du une horretara arte ezinak ziruditen eraginkortasun, kalitate eta pertsonalizazio mailak iristeko, gauzen internetari, robot laguntzaileei, adimen artifizialari eta Big Datari esker. Gainera, auto elektriko, konektatu eta autonomoek errotik aldatuko dute garraioaren mundua eta gure hirien itxura. XX. mendearen hasieran, autoa funtsezkoa izan zen munduko industria, ekonomia eta gizartea aldatzeko, eta gaur ere izan daiteke berriro.


Horren guztiaren inguruan hitz egingo da hitzaldian, 8:30ean, Deustuko Unibertsitateko liburutegian.


Hurrengo hitzaldiak


Joan den irailaren 11n eman zion hasiera ziklo honi Telefónicako presidente José María Álvarez Palletek, eta beste hitzaldi batzuk ere izango dira: Ignacio Sánchez Galán Iberdrolako presidente eta kontseilari delegatuarena (2019-02-28); Isabel Celaá Espainiako Gobernuko Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ministro eta gobernuaren bozeramailearena (2018-11-19); eta Carlos Torres BBVAko kontseilari delegatuarena (2018-11-05).


Izena ematea.

17/10/2018 - Conferencia DeustoForum del presidente de Gestamp Francisco J. Riberas