Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko maiatzak 20Bilboko Campusa

Adolfo Nicolás, S.J., zendu da, Deustuko Unibertsitateko kantzilerra izan zen 2008tik 2016ra.

Adolfo Nicolás, S.J., jesuiten Jeneral Nagusia izandakoa, maiatzaren 20an hil da, Tokion. 2008tik 2016ra bitartean Deustuko Unibertsitateko kantzilerra izandakoa Palentzian (Espainia) jaio zen 1936ko apirilaren 29an. 1953ko irailaren 14an sartu zen Konpainian, eta 1967ko martxoaren 17an apaiztu zen. Ikasle zela, Japoniako misiora bidali zuten, han beste gauza batzuen artean, teologia irakasle, eskola umeen errektore eta probintzial izan zen, ondoren, emigranteekin lan soziala egin zuen Tokion.


Hamar urtez Filipinetan bizi izan zen, Ekialde Urruneko Pastoraltza Institutuko (EAPI) zuzendari modura eta Asia Ekialdeko eta Ozeaniako Probintzien Konferentziako presidente modura. Konpainiako jeneral modura dimisioa aurkeztu ondoren, zuzendari espirituala izan zen EAPIn eta Manilako Arrupe Nazioarteko Egoitzan. Aita Nicolas XXXV. Kongregazio Nagusiak hautatu zuen 2008ko urtarrilaren 19an. Zortzi urte geroago, 2016ko urriaren 3an, 36 Kongregazio Nagusiak uko egitea onartu zion. Orduko hartan, Kongregazioko kideak ordezkatuz eta Konpainiaren izenean, Federico Lombardi jaunak bihotzetiko hitzak eskaini zizkion Aita Nicolasi, eta eskerrak eman zizkion Jeneral Nagusi modura izandako dedikazio eta zerbitzuagatik.


Arturo Sosa, S.J., Aita Jeneralaren gutuna, Adolfo Nicolasen heriotzaz

Adolfo Nicolás Deustun


Deustuko Unibertsitatearen 125. urteurrena zela eta, Unibertsitateak Aita Nicolas gonbidatu zuen 2011-12 ikasturtearen inaugurazioan parte hartzeko. Halaber, irekiera hitzaldia eman zuen Unibertsitate batek, eta bereziki Konpainiako Unibertsitate batek, gaur egun munduan zein eginkizun izan behar duen oinarri hartuta. Unibertsitatearen lema hartu zuen bere hitzaldiaren abiapuntutzat: jakinduriak urreak baino gehiago balio du.


“Gaur egun, jakituria ez da ohiko moneta gure merkatuetan. Egia esan, inoiz ere ez da izan. Lehenengoz, irentsi eta prozesa dezakegun baino informazio gehiago dugu. Saltzen dena ez da jakituria baizik eta hutsalkeria: berehalako irtenbideak, aldez aurretik prestatutako azalpenak, erabili eta botatzeko kulturak, xelebrekeria merkea...Hala ere, gizakiak etengabeko joera du “jakituria” idealerako. Hitz horrek esanahi erlijioso bat ere izan du denborak aurrera egin ahala: goi mailako jakituria orokorra duena”, azaldu du Adolfo Nicolásek.


“Deustuko lemaren kasuan –gaineratu du- goragoko mailako jakituria zabal, sakona eta eraldatzaile gisa ere itzuli daiteke. Jakituria horri esker, galdera handien aurrean, pertsonak etengabe bila ibiltzeko jarrera izango du, enpatiaz eta errukiz jokatuko du beste gizaki guztien aurrean. Testuinguru horretan, Unibertsitateak aparteko tokia izan du bilaketa horretan, eta krisi garaiotan denek espero dute eratzen ari den gizarte berri honetako erronkei erantzuteko irtenbideak bilatzen lagunduko duela”. Haren ideiek gaurkotasun handia dute gaur egun ere.

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago.